DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
16-02-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
La verdad de la política
25 años de la nueva Ertzaintza
Gure Iritzia
Las izquierdas necesitan biología
La jaula
Revista de prensa
Curiosidad desde la tolerancia
Etsipen antzua
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Etsipen antzua
Xabi Larrañaga
Berriro ere hezkuntza hizpide, A gaiztoa bazter utzi beharra, B martitzarra moldatzeko asmoa eta zorioneko D hori goratu eta aberastu nahia. Askok azkenaren aldeko apustu bakarra egiten dute, eta nago ez ote diren batzuetan presaka aritzen. Etengabe azaltzen digute gaztelaniazko ereduak ez duela euskalduntzen, erdipurdikoak nahasmendua baino ez duela eragiten eta euskarazkoak maiz eskolarako tresna kamuts eta tristea bihurtu duela hizkuntza. Behin eta berriz marrazten digute errealitatea eta ustekabeko, azkar zuzendu beharreko delitua bailitzan deskribatu.

Balizko bekatuak bekataria sortu du, eta errua, jakina, instituzioei leporatzen diete, gaztetxoek ez baitute euskara on edo apur hori kaleratzen. Baten batek galdetu du ea zergatik ez duten euskarazko jergarik erabiltzen, eta haietako batek zehatz eta gordin erantzun: badutelako besterik eskura, ez dutelako gaztelaniazkoa ordezkatu beharra. Nik ez dut sinisten hizkuntzen liberalismoan: boteretsua bizi eta ahula besterik gabe hiltzen dela dioena gehienetan boteretsuaren jabe da eta traba egiten dio ahularen presentziak, ez zaio gustatzen aniztasuna. Baina hizkuntzen estatismo hutsean ere fede gutxi nik, edozein gobernuk diruz eta legez lagundutakoak ez baitu zertan ezinbestean iraun, eta makaldu eta hilez gero ez dugu derrigorrez erantzukizun politikorik bilatu behar. Hizkuntzak hiztunek ikasi edo eusteko behar besteko ahalegina egiten ez dutelako ere desagertzen dira. Eta ahalegina itzela da, gizarte osoari nekez exijitu ahal zaio.

Instituzioek ez dute lehengo indarra. Teknikariek lan ikaragarria egin arren, hamaika hizkuntza eskakizun ezarri arren, D eredua zabaldu arren baliteke jendea euskaraz ez mintzatzea, eta ez da inoren errua izango. Gauzak konplikatuagoak dira. Kostaldeko herri batean, inkesten arabera, bostetik bat da euskalduna, eta bertako euskaltzaleak euskara gutxitan entzuten delako kexu dira. Ez dute onartzen bostetik bost erdaldunak ere badirela, eta modu naturalean gaztelaniaz aritzen direla. Egiaren zati bat ezkutatuz gezurra eraikitzen da, fikzioa osatu eta ondorioz etsipena sufritu. Denbora beharko, eta pazientzia. Eta hala ere...
PROMOCIONES  
DIGITAL AQUAPACK
Consigue con Deia una cámara digital con carcasa acuática con 5.0 megapixels
BATIDORA SOLAC
Consigue con Deia la batidora que estabas esperando, gran potencia 600w.
ORTOFOTOMAPAS
Los mapas definitivos de Euskadi que todo montañero, excursionista debería tener.
BONOS PARA DESCARGA PDF
Compra de bonos para la descarga del PDF de la edición impresa, promoción 2x1 (1 bono = 40 descargas)
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Trabajo | Hosting