Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko akordio soziopolitikoa 2004ko azaroan osatu zen. Ildo horretatik abiatuta, Kontseiluak sustatutako akordio horren bi dokumentu berri aurkeztu zituzten atzo: euskararen ordenantza eredugarriak eta udalerrietako hizkuntza-politika egokirako irizpideak. Horiei guztiei babesa azaldu die ANV-EAE (Accion Nacionalista Vasca-Eusko Abertzale Ekin-tza), Aralar, Batasuna, Eusko Alkartasuna, EHNE, ELA, ESK, Hiru, LAB, STEE-EILAS, Zutik eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua eragileek.
Herritar euskaldunak %70tik gora dituzten Euskal Herriko udalerri eta eskualde guztiak dira udalerri edo gune euskaldunak. Hori dela eta eskatzen dute Euskal Herriko toki-erakunde orok gutxienez aurrekontuen %2a esleitea, gutxienez, urtero, euskara normalizatzearen egitasmorako. Ordenantzak «urte oso batean luzatu den eztabaida aberasgarri baten ondorio» direla diote. Irizpide horien arabera gomendagarria da ikasle berriak euskal eleaniztunak izatea, arreta berezia jarriz eskolaz kanpoko jardunean.
Herritarren partaidetza
Gainera Udalak zerbitzua euskaraz eskaintzeko gai izan beharko lirateke. Eta enpresa pribatu bakoitzak bere euskara plana indarrean jar dezan eskatu eta dagokionean bermatuko du udalak. Udalen konpromisoa hedabide eta kulturgintzara luza-tzea galdegiten dute: euskarazko komunikabide-proiektu sendo eta anitzak sustako dira. Proiektu horiei bultzada emateko herritarren partaidetza beharrezkoa dela nabarmendu dute eragileek. Eta horretarako erreferendumak edo herri galdeketak behar badira, egitea aholkatzen dute.
Ordenantzei dagokienez, enplegatuak euskalduntzeko eta harreman elebidunak ziurtatzeko lana egin beharko dute Udalek. Bi hizkuntza ofizialetan agiriren bat helarazi behar den garaian, euskara lehenestearen alde daude, hari denbora, tamaina, kopurua eta leku aproposa eskainiz. Publizitatea egiteko garaian, euskarazko herriko komunikabideak beti hartuko dira kontuan.
Euskara nagusi izango den ordenantzekin jarraituz, herri bideetako trafiko-seinale eta iragarpen guztiak gutxienez euskaraz idatzita egongo dira. Bide horretan, euskara hutsez idatzitako errotuluek ez dute publizitate-zergarik ordainduko. Halaber ama-hizkuntza euskara ez baizik eta beste edozein hizkuntza duten haurrek euskara nekerik gabe ikas dezaten, bizitako lehen urteak oso garrantzitsuak direla jakinik, 0-3 urteko eskaintza euskara hutsezkoa izan dadin ziurtatuko omen dute. |