Bakioko kultur etxeak, aurreko ikasturteetan bakiotarrek erakutsitako interesaz ohartuta, gazte eta helduen prestakun-tza lanekin jarraitu nahi du datorren hilabeteetan ikastaroen eskaintza zabala eskainiz.
Alde batetik, 60 urtetik gorakoentzat memoria trebatzeko tailerra antolatuko du. Helburua entrenamenduen bitartez memoriaren gaitasuna indartzea da, horretarako pertzepzioa, arreta, erabakia, leku eta denboraren orientazioa, hizkuntza eta imajinazioa landuko dute partehar-tzaileek, beren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.
Bestalde, gatazkak aztertzen hasteko tailerra antolatu da martxoaren 6, 13, 20 eta 27rako. Ikastaro honetan eguneroko bizitzako gatazkei aurre egiteko gaitasunak indartu nahi dira, horretarako teknika eta tresna egokiak erabiliko dira. |