DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
18-02-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak D2 Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
De aquellos barros, estos barcos
Kosovo, un proyecto de interés para Europa
Gutunak
Hizkuntzak berezkoa du identitatea
La Araba kosovar
Gure Iritzia
Eskola euskalduna eta publikoa
Comunicación popular boliviana y proceso de paz vasco
Gure Iritzia
El olvido forzado del trebiñu autodeterminado
La mujer colibrí
Revista de prensa
Carnaval, te quiero
Paella de mala educación
Akordioak
Hoberantz...
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Hoberantz...
Yolanda Arrieta
Astelehena. Goizeko zazpi eta erdiak. Donostiatik Bilborako autopista. Euria.

Durangon sei euro utzi eta bidearen bigarren zatiari heldu diot. Hirugarren karrila egiten dabiltza, baina bien bitartean bi baino ez daude, zein baino zein estuagoak eta artzenik gabeak.

Kamioia aurrean, kamioia atzean, hor noa mila pezeta ordainduta, Interbiaren korridorean!

Hirugarren bidea izango den estratatik induskailu baten begiak kontrako norabidean. Ezkerretik, peaje ondorengo lasterketa, nor aurrean jarri, bidea estutu baino lehen! Flix-flax, flix-flax, parabrisasak begiak garbitu nahi dizkit, baina lausoak hor darrai. Asfaltoko marra probisionalak beltz bihurtu dira.

Auto azkarrek bakarrik utzi naute bi kamioen erdian. Neure txanda, orain?

Ura baldakadaka datorkit kristalera. Sudurra ia autotik kanpo eta begiak den adinean zabalik. Kamioak surfa egiteko olatuak oparitzen dizkit. Ez dut ezkerrik ikusten, ez dut aurrerik ikusten. Eskuinean, induskailuaren faroak eta atzekoa ipurdia jotzen bere bisigu begiekin.

Laurogeitik gora ez joateko seinalea, zenbaki handiz. Eta? Atzeko tiburoiak ez du buztan hutsa izateko asmorik, baina aurrea hartzea ere debekatuegiten diotenez, hor doa, kabinan kabitu ezinik.

Ipurdian pega-pega eginda daukat, eta haren argiak goiko ispilutik begietara datozkit zuzenean.

Hirira hurbildu ahala auto ilara luzeak, aurkako norabidean. Sugetzarraren argi guztiak nigana, flax-flax-flax!

Pareko kamioia pasatu gura nuke baina beldur naiz ez dudalako ikusten nora noan. Atzekoa kokotean pega-pega eginda, argiak botatzen. Ura, iluntasuna, marra lagungarririk ez, irratia kide hutsa, kontuz gidatzeko esaten.

Zerbait ona pentsatzea onen... Gosaria! Zallara iristen naizenean kafesnea eta gurinezko boiloa...

Bat, bi eta hiru, aurreko kamioia pasatzera noa! Aurrea atzean, eta atzea atzeko aldean.

Tori, hobekuntza!
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |