DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
18-02-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak D2 Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
De aquellos barros, estos barcos
Kosovo, un proyecto de interés para Europa
Gutunak
Hizkuntzak berezkoa du identitatea
La Araba kosovar
Gure Iritzia
Eskola euskalduna eta publikoa
Comunicación popular boliviana y proceso de paz vasco
Gure Iritzia
El olvido forzado del trebiñu autodeterminado
La mujer colibrí
Revista de prensa
Carnaval, te quiero
Paella de mala educación
Akordioak
Hoberantz...
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Akordioak
Erramun Osa
Hauteskundeen atarian gaudelarik, hainbat alderdik eta sindikatuk 2004. urtean izenpetutako Akordio Soziopolitikoaren altzora, udaletan euskararen aldeko hizkuntza politika bizkortzeko ustez eredugarriak diren ordenantzak aurkeztu dituzte. Ustez diot, ezen, aipatu akordio horretan alderdi nagusiak ez baitaude, beraz, aurkeztutakoaren eragingarritasuna oso mugatua izango dela aurresatea ez da inolaz ere astakeria. Ez daudenak haien borondatez ez daudela esateko, haien euskaltzaletasuna zalantzan jartzeko edota gure hizkuntzaren kontrakoak direla baieztatzeko abaguneaz baliatuko denik egongo da bazterretan. Kontua, ostera, bestelakoa da.

Euskara indarberritzea bilatzen duen ezein akordiok askotarikoen arteko adostasunak bilatzea, ehuntzea behar-beharrezkoa du, nik uste. Hortik apartekoak ibilbide laburreko estrategiak, protagonismo antzuak barne direla, elikatzea beste xederik ez du. Izan ere, Euskal Herriaz hainbatetan hitz egiten dugularik, gure herriaren errealitatea, hala politikoki nola sozialki, askotarikoa dela ahazten dugu. Ataunen gara dezakegun hizkuntza politika garatzeko gizarte baldintzak ez daude Bilbon. Orexarako aproposak izan litezkeen oinarriak Barakaldon aurrera egiteko gutxienekotzat hartzea beste planeta batean bizitzea bezala da. Alabaina, Donostian egin litekeen hizkuntza politika baino harago joan daiteke Ondarroan. Lekuan lekuko errealitateen araberako trajea, adostasunak gorpuztean dago arrakasta lortzeko ezinbesteko giltza.

Taldean joan nahi duen mendizale talde bati buruz jardutean, erritmorik makalena ezartzen duenaren arabera jardun beharra dagoela azpimarratzen dugu beti mendizaleok, horixe baita gailurrera, nekezago, berantago, beharbada, taldean iristeko ezinbesteko baldintza. Horrek, nola ez, beste baldintza batzuk biltzen dituztenekin zaudenean bestelako abiadarik eraman ezin duzula ez du adierazi nahi. Horiek horrela, taldean joan nahi dugun argitzea da une honetako kontua, gutxi batzuek indarra duten edota gobernatzen duten erakundeetan bete-tzeko ez gauza diren kontuez hitz egitea bainoago, itxurakerietatik harago.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |