Miramongo egoitzaren 20. urteurrena ospatzeko gala berezia egingo du gaur EiTBk. Jaialdira kirol, kultur eta politika munduko aurpegi ezagunak joango dira, komunikabide ezberdinetako ordezkariekin batera. Tartean, noski, Euskal Irrati Telebistako profesionalak, aspaldi-txoan lanean ibilitakoak eta egun dihardutenak ere bai. Iparragirre sariekin nabarmenduko dituzte, hain justu, komunikazio talde honetako historiaren partaide izan direnak eta etorkizunean protagonista izango direnak.
Arratsaldean hasiko da Miramongo egoitzaren urteurrena ospatuko duen gala eta Xabier Euzkitze izango du gidari. Gonbidatu garrantzitsuak izango dituzte Odon Elorza Donostiako alkatea, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako ahaldun nagusia, Miren Azkarate Kultura sailburua, Ramon Labaien ETBko lehen zuzendaria eta Donostiako alkatea izandakoa... |