DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
12-03-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Una de espías
Paz
Gure Iritzia
¿Dónde está Dios?
El mundo en femenino
Revista de prensa
Una, grande y rendida
Nahiago CO2, nuklearra baino
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Nahiago CO2, nuklearra baino
Amatiño
Europako Batasunak ingurugiroaz hartutako erabakiek zera frogatzen dute, Europaren ustez gainditu beharreko arriskurik handiena CO2ren isurketa dela eta, ondorioz, edozerk balio duela karbono dioxido isuri horiek murrizteko, energia berriztagarria nahiz nuklearra izan.

Europako Batasuna seguru dago azken 150 urteotako iraultza industrialak negutegi efektua erakarri duela eta ez du nahi gure planetaren batez besteko tenperatura bi gradu baino gehiago igo dadin. Zentzu honetan, helburua bat besterik ez da: 2020 urterako CO2ren isuriak %20 murriztu (1990ekiko).

Helburu hau lortzeko, bi dira, besteak beste, adostutako erabakiak. Batetik, 2020 urterako energia-kontsumoaren %20 iturri berriztagarrien lepo lortu beharra eta, bestetik, nuklearra ere -energia berriztagarrien pareko- CO2 isuriak gutxitzeko baliagarritzat jo izana.

Boteila erdi betea ala erdi hutsa ote? Ekologista sutsuen ustez, azken erabaki hau Kyotoko protokoloaren ostean hartutako konpromisorik garrantzitsuena ei da. "Atomikoen" iritziz, berriz, azkenean onetsi omen da energia nuklearraren onura, onartzen zaio Frantziari orain arteko estrategia nuklearra eta, gutxi bailitzan, energia nuklearrari buruzko eztabaida suspertzea hitzartu da.

Naizen ezjakin honek ez dio Europako Batasun osoak aho batez hartutako erabakiari hautsik harrotuko, baina Kyotoko protokoloa bete ezinaren atzekaldean lobby nuklearrak ote zeuden susmatzen zutenek zalantza gutxiago izango dute, orain, post-Kyoto europar honen erabakien ondotik. CO2 isurien aitzakiaz indar nuklearraren ziria sartuko digute azkenean baina, hori bai, klima-aldaketatik (?) salbatu nahi gaituztenen bedeinkazio eta guzti.

Anton Uriarte klimatologo donostiarra datorkit burura. Bai, badakit, Uriarte doktorea ez dela Al Gore saltzailea, ez dagoela modan eta doktrina ofizialaren aurrean heretiko samarra dela. Baina, berak esan bezala "nahiago dut seme-alabei mundu beroagoa utzi, uranio-biltegiak baino".
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |