DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
14-03-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Irudian, Ibaizabal elkartearen artxibozko argazkia. I. M. E.
Telebista
Bilbo Handirako euskarazko telebista kudeatu asmoz enpresa berria sortu da
RTVE convoca un concurso de "spots" contra la violencia de género
Viacom demanda a Google y YouTube por emitir sus vídeos
EiTBk eta Ikastolen Konfederazioak hitzarmena berritu dute
Innecesaria actualidad
CARTELERA DE CINE
Todas las películas
TELEVISIÓN
Etb 1
Etb 2
A3
Tele 5
Tve 1
La 2
Cuatro
La 6
CB
Canal+
ETBsat
Telebilbao
Tele 7
Bilbo Handirako euskarazko telebista kudeatu asmoz enpresa berria sortu da
Hamaika eta Ibaizabal Kultur Elkartearen eskutik jaio da proiektu berri hau
Arantzazu Duran Bilbo
Hamaika eta Ibaizabal Kultur Elkartearen eskutik, Bilbo HandiaIkusentzunezkoa S. A. enpresa berria sortu da Bilbo Handirako euskarazko telebista kudeatzeko asmoz.

Horrela adierazi zuten atzo bi elkarteetako bozeramaileek Bilbon egindako agerraldian. Hamaikak zein Ibaizabalek, bakoitza bere esparrutik begiratuta, helburuetan bat egiten dutenez, indarrak metatzea eta lan praktikoan ere jauzi bat egitea erabaki dute enpresa berri hau sortuz, ondorengo eskualde hauetan telebista berri honen emisioak zabaltzeko: Bilbo, Ezkerraldea, Enkarterriak, Uribe Kosta, Txorierri, Mungialdea eta Hego Uribeko zonalde zabal bat, Basauri, Arrigorriaga eta Galdakao.

Eusko Jaurlaritzak ebatzitako 190/2006 Dekretuan oinarrituta, Euskal Elkarte Autonomoan hamabost demarkazio edo eremu zehazten dira, bakoitzerako lau lizentzia lehian emango direlarik. Xede horretarako, Hamaika osatzen duten partaideek (DEIA, "Diario de Noticias", "Berria", "Gara", "Le Journal du Pays Basque", Euskaltel, Bainet eta Elkar) tokiko euskarazko telebistak antolatzeko zenbait urrats eman dituzte.

Halaber, orain dela urte bat, Bilbon eta inguruko eskualdeetan euskarazko telebista bat eratzeko beharra ikusten zuten hainbat talde, eragile eta profesionalek, Ibaizabal Kultur Elkartea sortu zuten. Egun hainbat bazkide eta kolaboratzailek osatzen dute elkartea, besteak beste, Bilboko Kafe Antzokia, Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Elkartea, AEK, Gabriel Aresti euskaltegia, Bilboko zenbait konpartsa, Bilbo Zaharra euskaltegia...

Sortu nahi den telebistaren ardatzak honako hauek izango lirateke arduradunen irudiko: euskara hutsezkoa; behetik gora eginda populazioaren parte hartzea indartzea eta tokiko errealitatean murgilduta egotea; herritarra eta erreferentziala euskara dakiten eta ikasten ari direnentzat; pedagogiko eta hezitzaile tresnatzat ulertua; Euskal Herriko gainontzeko eskualdeetako euskarazko komunikabideekin elkarlanean jardungo duena eta zabala eta dinamikoa edukietan.

Emititu ahal izateko, lehenik eta behin, lehiaketa publikoan aurkeztu behar da eta lizentzia lortu, «baina gure baikortasuna erabatekoa da aurkezten den euskara hutsezko telebista bakarra lizentziarik gabe geldi-tzea pentsaezina izango litzake eta». Telebista honek beteko duen funtzio linguistikoaz gain, kontuan hartu beharreko bi arlo zehaztu behar dira: alde batetik, bideragarritasun ekonomia-plana zein arlo teknikoari dagokiona «bikainak dira, erabat lehiakor bihurtuz»; eta bestetik, egitasmo honetan arituko diren profesionalek eta arlo ezberdinetako eragileek (hezkuntza, kultura, merkataritza, kirola, eta abarrekoek) telebistaren kalitatea zein herritarren parte hartzea ziurtatuko dute.

Datorren martxoaren 23an, Eusko Jaurlaritzan proposamenak aurkezteko epea agortuko denez, jadanik hainbat bilera ospatu dira azkeneneko xehetasunak sar-tzeko aurkeztu beharreko txostenean. Bide horretan, Bizkaiko hainbat agente erreferentzialekin informazio eta hartu-eman dinamika bat sortu da, hala nola, Bizkaiko Ikastolen Federazioa, Athletic Club, Deustuko Unibertsitatea, UPV-EHU eta Abokatuen Elkargoa, besteak beste.
PROMOCIONES  
DIGITAL AQUAPACK
Consigue con Deia una cámara digital con carcasa acuática con 5.0 megapixels
BATIDORA SOLAC
Consigue con Deia la batidora que estabas esperando, gran potencia 600w.
ORTOFOTOMAPAS
Los mapas definitivos de Euskadi que todo montañero, excursionista debería tener.
BONOS PARA DESCARGA PDF
Compra de bonos para la descarga del PDF de la edición impresa, promoción 2x1 (1 bono = 40 descargas)
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Trabajo | Hosting