DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
18-03-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Superar la individualidad de forma innovadora
ANTE LA MANIPULACIÓN, INFORMACIÓN VERAZ
Gure Iritzia
Reflexión de un alguacil
Aliteración
Revista de prensa
Inmigración, necesidad y tolerancia
KORRIKARI HELDU
Dicen...
Zirrikituetatik begira
KORRIKARI HELDU
Erramun Osa
Datorren astean hasiera emango zaio bi urterik behin, lurraldez lurralde, eskuz esku, belaunez belaun euskararen aldeko maratoi luzeari, Korrikari. Gure hizkuntza indarberritzeko ahaleginean, denon indarrak, ahaleginak behar-beharrezkoak direla azpimarratuko da, beste behin. Izan ere, gure hizkuntzak, ezein hizkuntzak bezala, hitzari eutsiko dioten hiztunak behar ditu, hiztunik ez duen hizkuntza museoko bitxi izatera igarotzen baita, erabiltzen ez den hizkuntza herdoil-tzen, kamusten baita, ezerezean amilduz. Euskarazko hitzek ematen diote, gainera, izena Euskal Herriari, euskaraz jarduten duen populuaren izana gorpuztuz, haren lurraldea izendatuz.

Iraganetik, gure aitaita-amamen ezpainetatik jaso genuenak iraun ahal izateko hizkuntza erabiltzea eskatzen du, dakigunok nonahi eta noiznahi baliatuz, ez dakitenak jakiteko ahaleginak eginez, den-denok ikastera eta lan-tzera animatuz. Hizkuntza politikarik ausartena alperreko gertatuko da baldin eta herritarrok, bene-benetan gure hizkuntzaren aldeko aldarria ez ezik haren aldeko jarduna ere egiten ez badugu. Izan ere, ez dago borroka sendoagorik, irentsi nahi gaituztenei aurre egiteko modu hoberik geureari eustea baino, ez, gainerakoekin erkatuta, euskara ederragoa delako, ez baitago hizkuntzarik gainerakoei gainjartzeko arrazoirik izan lezakeenik, geure-geurea delako baizik. Iraganetik jaso duguna, gaur eta hemen landuz eta eguneratuz, belaunaldi berriei igarotzea horra hor euskarak etorkizunik izan dezan bakoitzak dezakeena, hemen ez beste inon egitea tokatu zaigun eginkizuna, lotsaizuna baita euskaraz dakitenek euskaldunei beste hizkuntza batean barra-barra nola aritzen diren ikustea.

Euskara nonahi baliatu ahal izateko, ostera, orain arteko erabilera-eremuei eustea eta berriak eskuratzea ere eskatzen du, horretarako lankidetzan jardunez. Horiek horrela, bakoitzak zernahi pentsatzen duelarik, bihur dezagun euskara eta Korrika askotarikoa den gizartea lankidetzan jarduteko elkargune. Errespetuz, zabaltasunez eta zintzotasunez datozen egunetan pasa diezaiogun elkarri euskararen aldeko lekukoa!
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |