 |
|
|
 |
Joseba Irazu, conocido como Bernardo Atxaga, tomó ayer el bastón como nuevo académico de Euskal-tzaindia en un acto celebrado en su localidad natal, Asteasu Gorka Estrada |
|
| MÁS INFORMACIÓN |
 |
|
|
 |
|
BERNARDO ATXAGA Obabako enbaxadore, euskaltzain oso
|
|
Asteasuko herritarrek omenaldi beroa eskaini zioten atzo idazle gipuzkoarrari
|
 |
|
Arantzazu Zabaleta Asteasu
|
 |
Bere jaioterrian eta lagunez inguratuta. Goiz guztia (arratsaldea ere bai, seguruenik) besarkadak eta zorionak jasotzen pasa zuen. Euskaltzaindian sartzeko ekitaldia bazen ere, Asteasuko herri guztiak eskainitako festa eta omenaldia ere bihurtu zen. Jose Irazuk ez zion hitzik jarri nahi izan momentu horretan sentitzen zuen guztiari. Atxagak ere ez.
1991. urtetik euskaltzain urgazlea zen Atxaga (Asteasu, 1951), eta iazko martxoko Osoko Bilkuran euskaltzain oso izendatzea onartu zuen Akademiak. Juan Mari Lekuona bere lagunaren eserlekua betetzeko izendatu zuten. Oiartzuarrarena zen domina (eta berea baino lehen, bere osaba Manuel Lekuonarena zena) Asteasun jantzi behar zuela erabaki zuen idazleak berak. Euskaltzainen atzetik eta herritarrek lagunduta sartu zen Atxaga Usarrabi kiroldegian, goizeko 11.30ean. Aurkezpenen ondoren, Jose Luis Lizundia eta Ana Toledo akademikoek Atxaga eraman zuten atrilera.
Antzara baten lekua hartu zuen Atxagak ordu betez eta Asteasuko zerutik egindako hegaldian atzoko eta gaurko herritarrak ekarri zituen gogora, asteasuarrak eta beste herrialdetakoak, militarrak eta apaizak, ber-tsolariak eta Homero bera, euskaraz idazten hasi zirenak eta garai gogorretan euskararen haria eten ez zedin etxean eta kalean euskaraz egiten zutenak.
Euskal literatura
Guztiak hizkuntzaren inguruan gogoeta egiteko erabili zituen, literaturari buruz, eta idazten diren hitzek errealitatea nola transfiguratzen duten azaltzeko: Zizurkilgo Pedro Mari Otañok, Ameriketan zela etxeko in-txaur bat burura ekarri zion zuhaitz bati eskainitako bertsoan, herriminari hitzak jarri zizkion eta haiei forma eman zien iraunkorragoak izan zitezen. «Errekaldeko intxaurra herriminaren ikur zaigu gaur egun. Horra hor transformazioa», azaldu zuen. Euskal literaturari buruz hitz egiteko, beraz, bertsolariei eskaini zizkien lehen lerroak A-txagak, eta haien herri kontaerak jasotzen (Pello Errotarenak, esaterako) Antonio Zavala, Gabriel Aresti eta Manuel Lekuonak egindako lana aipatu zuen. Haiekin batera, XIX. mendearen hasieran Asteasu bertako apaiz izandako Juan Bautista Agirrek euskaraz idatzitako sermoietan ere jarri zuen begia Atxagaren antzarak, Axular eta Lizardiren lanei arreta eskaini baino lehen.
Ideologia politikoek hizkun-tzan izan dezaketen eraginari buruz ere jardun zuen. Komunista zale zen Arestiren literatura goraipatu zuen Antonio Arrue, Asteasuko beltza eta Francoren jarraitzailearen ereduarekin, euskara politikaren gainetik egon behar dela aldarrikatu zuen: «Hizkuntzarekin ez dago bromarik. Baldarki tratatzen denean, musak jokatzen duen bezala jokatzen du: zapuztu egiten da, mututu». Ideologia politikoak ez ezik, «beharko da zerbait gehiago gure hizkuntza eta gure kultura aurrera atera-tzeko».
Izan ere, mendeak dira lehen euskaltzaleak euskararen iraupenaren inguruan haien kezkak idazten hasi zirenetik, eta horiek existitzen dira oraindik. «Baina ez zait inporta beti krisian dagoen hizkuntza bat izatea baldin eta krisi horrek bost mila urte irauten badu». |
|