Hamaika taldea proiektuak urrats berria eman du euskarazko tokiko bost telebistekin akordioa sinatu ostean. Eusko Jaurlaritzak zabaldutako Toki Telebisten emakiden lehiaketara elkarrekin aurkeztea adostu dute hitzarmen horren bitartez.
Honela, atzo Bilbon ezagutzera eman zutenez, Hamaikak hi-tzarmen bana sinatu du Goiena, Tolosaldeko Komunikabideak, Urola Kostako Komunikabideak, Goierri Ikuskari eta Oizmendi Telebistekin. Akordio bakoi-tzak bere xehetasunak baditu ere, guztietan amankomuna da Hamaikak enpresa horietako bakoitzean parte hartuko duela eta enpresa horren bidez izango dela Hamaika Taldea eskualde horretan. Hau da, Debagoienan, Tolosaldean, Urola Kostan, Goierrin eta Lea-Artibai Busturialdean.
Akordio honekin eta Hamaikak, euskara elkarte ezberdinekin beste hamar eskualdeetan sortu dituen enpresekin, Euskal Autonomia Erkidegoko hamabost barrutietan euskara hu-tsezko telebista baten proiektu bana aurkeztuko da.
Orain, lizentzia lortuz gero eskualde bakoitzean euskarazko bat egiteko aukera bermatuko da.
Hauek dira beste hamar barrutiak eta hauetara aurkeztuko diren enpresak: Bilbo, Barakaldo, Getxo eta Mungia (Bilbo Handia Ikusentzunezkoak); Durangaldea (Urkiola Ikusentzunezkoak); Donostialdea (Donostialdea Ikusentzunezkoak); Oarso-Bidasoa (Oarsoaldea Bidasoa Ikusentzunezkoak); Gasteiz eta Aiara (Araba Ikusentzunezkoak) eta Debabarrena (Arno Ikusentzunezkoak).
Euskarazko telebisten sarea
Bost telebista hauen artean eta beste hamar demarkazioetan aurkeztuko direnekin batera, Euskarazko Toki Telebisten Sarea antolatuko da, programazio amankomuna sindikazio errejimenean elkarrekin ekoiztu eta publizitatea kudeatzeko.
Behin lizentziak eskuratuta osatuko den Sarean Nafarroako euskarazko telebistek ere izango dute tokia.
Hamaika, Corporación Multimedia del Norte, Gara, EKT, Euskaltel, Elkar eta Bainet-ek osa-tzen dute. |