 |
|
|
 |
Kandida Zamalloa, 92 urteko emakumea, alboan Maritxu Ugalde, AEK-ko irakasle ohia duela. Korrika-AEK |
|
|
|
Balkoitik eta karriketatik
|
|
Kilometroak betez doaz, baina lekuko bakoitza daramanak azken pausoak bailira moduan egiten du korrika.
|
 |
|
Andoni Iturbe Durango
|
 |
Korrikak jendearen arima du neurgailu eta pizgarri, eta lekukoa hartu ahala erri-tmoa ahuldu edo piztu egiten da. Bizkaia eta Gipuzkoaren zati bat zeharkatu zuen atzoko jardunaldian ere nabaritu ziren erritmo aldaketak. Une batzuetan 20 minutuko aurrerapenak eta geroago 20 minutuko atzerapenak sor zitezkeen. Esan bezala, lekukoek markatzen dute Korrikaren norabidea. Beste behin, Korrikako abestiak dioen bezala, ikusi zen herria dela gorputza eta hizkuntza, bihotza. Getariatik hasi zen igandeko ibilbidea gaurkoa Gernikan hasteko. Tartean gertatu ziren makina momentu hunkigarri eta deigarri.
Abadiño Gatz eta piperra Euskolabeleko kilometroari probetxua ateratzen diote. Ahal duten guztietan mozorrotzen dira; baserriko oilaskoak eta piperrak lasterka atera ziren.
Atxondo Euskaltzaleak 4 urte zain Duela bi urte ez zen pasa Korrika eta hori dela eta bi kilometro eskasean zazpi taldek eraman zuten lekukoa.
Iurreta 92 urteko emakumea Enpresek erosi ohi dituzte kilometroak, eta aurten ere, herrian banatzea erabaki zuten tartea. 664. kilometroan Kandida Zamalloa 92 urteko andrezkoak eraman zuen, Maritxu Ugarte alboan zuela. Zamalloa euskaraz irakurri eta idazteko gai da, eta hori ez da ohikoa. Jarrai bedi. Ugartek Korrika Iurretan ia hasieratik 11. edizioa bitartean antolatu du. Nieves Aranoa Igor Elortza bertsolariaren amak ere lekukoa eraman zuen. AEK-ko irakaslea da sorreratik.
Durango Jendetza karriketan Bi itzuli herrian, eta emakumeak nagusi tarte batean. "Ahaztuak" taldeak Durangoko bonbardaketa izan zuten gogoan Alde Zaharrean. Irrintziak nagusi. Kurutziaga ikastolako Milak eta Lurdesek ere lasterka egin zuten Gorritik egindako artelana hartuz. Ikastolaren sorreratik ari dira jantokian beharrean.
Berriz «No sé hablar euskera» 675. kilometroko testigu eramaleak ez zekien euskaraz. Baina dantzan zebilen, pozik, lekukoa eskuetan zuela. Berrizen Amuriza Korrikaren zain.
Zaldibar «Apusturen bat eta Korrika?» Zarautzetik Aizpurutxora, Azkoitiko auzora, tipo batek 63 kilometro egin zituen goizeko ordu txikietan. Zaldibar aldean ere beste batzuek kilometro ba tzuk zeramatzaten, nahikoa Korrikako animatzaileak zera galdetzeko: «Apustu bategatik Korrika, edo gogoa duzuelako?», galdetu zien umorerik galdu gabe. Aritz eta Jon pilotari gazteak, harro korrika. Txotxongilo taldea ere bai.
Ermua Balkoietan harridura Eskolabarri, Berbalagun… taldeak korrika. Etxe bloke handietan jendea zelatan eta txaloka. «Hurrengoan ere zuek korrika», esan zieten. Alazne eta Julen baserritarrez jantzi ziren. Ongi eto-rria eman zieten dantzariek Korrikari.
Eibar Denak, PP izan ezik Aitor Alberdi (EAJ), Eli Gómez (Ezker Batua), José Cristobal (EA), Benjamín Atutxa (PSE), korrika. Guztiak, PPkoa izan ezik.
Deba Momentu hunkigarria AEK-ko irakasle Izaskun Laka duela hilabete batzuk hil zen eta haren omenez, Nekane Berrietak loreak eta petoa eskaini zizkion Sabin Bosch haren lagunari.
Lekeitio Isuntzako arraun-la-riak suziekin Isuntzako arraunlariak suziekin argiztatu zuten Korrika. Bazterretan jarrita, pasilo moduko bat egin zieten lasterkariei kilometro guztietan.
Eta Madrilen... Kongresuaren aurrean Madrilen eta Bartzelonan ere ospatzen da. Madrilen 150 lagunek parte hartu zuten. Euskaldunak ezezik euskara ikasten direnak ere atzo eguerdian izan ziren. Maritxu Abaituak eraman zuen azkeneko lekukoa. |
|