 |
|
|
 |
Asier Muniategi eta Xabier Monasterio, ‘‘Hitzez Hitz’’ ipuin liburua eskuan dutela, atzo Bilbon. Jose Mari Martinez |
|
| MÁS INFORMACIÓN |
 |
|
|
 |
|
|
Gabriel Arestiren itzala berreskuratu dute ‘‘Hitzez Hitz’’ ipuin sortan
|
|
Xabier Monasteriok hizkuntza erraz batera moldatu ditu idazlearen sei ipuin
|
 |
|
Sandra Atutxa Bilbo
|
 |
Gabriel Aresti idazlearen sei ipuin berreskuratu dute ‘‘Hitzez Hitz’’ izenburupean argitaraturiko liburu sortan. Ikeder argitaletxeak bildu ditu atzo Bilbon aurkeztutako liburu berri hau. Argitalpen berezi xamarra izan da eta «ipuinen edukia eta mezua mantentzeaz gain, jatorrizko testua moldaturik eta hizkuntz erraz baten eskaintzea izan da bilatu dugun helburuetariko bat», adierazi zuen Xabier Monasteriok, testuen molda-tzailea. Baina hizkuntz erraz baten moldatzeaz gain, bigarren helburu bat dago: Bilbotar idazlearen obra irakurtzera nekez iritsi litezkeen irakurle gazteengana iristea alegia. «Haientzat ere Gabriel Arestiren izena Bilboko kale baten izena baino zerbait gehiago izan dadin», gaineratu zuen Monasteriok.
Euskal literatura jorratzen duen edozein obra harturik, Gabriel Aresti XX. mendeko olerkari gailen eta eraginkorrenetariko bat izan zela ohartaraz daiteke irakurle oro. Ez dago gezurrik horretan, Arestiren itzala eta omena nabari-nabariak baitira oraindik ere egungo idazle zein irakurleen artean. Olerkaria izan zen Gabriel, beste ezer bainoago, baina horrek ez du inondik ere esan nahi bestelakorik idatzi ez zuenik eta bestelako horietan aski kalitaterik utzi ez zuenik.
Aitzitik, Gabriel Aresti literaturaren genero guztiak landu zituen idazle factotum horietako bat izan zen, saiakeratik hasi eta eleberri eta antzerkigintzaraino emaitza oparoa eskaintzen jakin zuena, hizkuntzalaritza eta itzulpengintza arloetan eginiko lana ahantzi gabe.
Euskal literatura biziberritzeko ahaleginetan, ipuingintza ere landu zuen eta hartan, olerkigintzan bezalaxe, bide eta aire berriak ekarri zituen euskal letren baratzera. Ordura arte ohikoak ez ziren gaiak, pertsonaiak eta gertalekuak topatzen ditugu beraren ipuinetan.
Sei ipuin idatzi zituen, guztira, 1957-62 bitartean urtez urte "Egan" literatura aldizkarian argitara eman zituenak. Nolanahi ere, urte ezberdinetan ida-tzita egon arren, haien artean bada denak bateratzen dituen halako lotura moduko bat: alegiak ez badira ere, guztiek irakatsi nahi diote zerbait irakurleari, ipuin bakoitzari jarri dion azpitituluak argiro iradokitzen duenez. «Testuak errespetuz tratatu ditut. Arestirenak dira, ez nireak. Hori beti izan dut kontuan. Argi neukan testuen mamia aldatuz gero, Arestik idatzitako ipuinen zentzua aldatzeko arriskua neukala. Mamia mantendu beharra neukan. Lan honetan eskertu behar dut Arestiren familiak oparitutako adorea, eta Alejandro Zugazak, Ikeder argitaletxeko arduradunak egin duen edizio lanak». |
|