DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
30-03-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Toro salvaje
La condena del teólogo Jon Sobrino
Gure Iritzia
Un café, por favor
Revista de prensa
Secretos de una trama increíble
Zitroina ahoan
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Zitroina ahoan
Xabi Larrañaga
Izena "Premio Limón" duela uste dut, eta hedabideekin modu zakar eta itsusian aritu denari ematen zaio. Hautatua saria jasotzeko antolatzen den afarira joaten da, eta bertan berriro ere hautatua ez izateko meriturik egin ohi du, hau da, irribarreak dohainik eskaini, txiste batzuk utzi postrerako opari eta ordura arte famatu duten zapore garratz eta jarrera haserrekorra iraganeko kontu okerrak direla azpimarra-tzen saiatzen da. Bere burua erruki gabe larrutu eta ironiaz izan arren onartu egiten du egin dioten kritika latza.

Aukeratuen artean Isabel Pantoja eta Carmen Calvo izan dira, eta kultura ministroak, adibidez, era honetara irentsi zuen zaborra eta digeritutakoan bikain damutu edo birziklatu: bai, baliteke zigor hau merezi izana, mila esker akatsaren berri garaiz emateagatik, hemendik aurrera aldatzeko zinezko ahalegina egingo dut. Premio Naranja, berriz, bestela jardun duenari ematen zaio, eta niretako eredua Bertin Osborne da - arka atrebentzia-. Ez dakit, baina, dagoeneko jasoa duen.

Bada, hala ere, salbuespenik. Noizean behin hautaturen batek ez du saria aintzat hartzen, ez ikusiarena egiten du edo normalean baino are modu zakarrago eta itsusiagoan erantzuten dio eskaintzari. Horrenbestez aldarte txar-txarra leporatzen diote, eta txantxetarako gaitasunik eza, eta harrokeria, eta oilarkeria. Eta ahal dela beste gizabanako umilago baten bila abiatzen dira, bere buruari barre egiten jakingo duen pertsona apalago baten xerka, alegia, zorioneko saria ezinbestean banatu behar baita.

PPko buruzagiak ez dira Korrikara gerturatu, PSOEkoak gutxitan eta EAJkoak antzera. Lehenagoko bulegoko argazkietan, bai, hamaika agiri sinatu eta txandala janzteko konpromisoa azaldu omen zuten. Lasterketan maiz entzun daitekeena entzunda eta ikus daitekeena ikusita, arrunt logikoa da haien absentzia. Maite ez zaituzten lekuan fitxatzeko gogorik ez. Gorroto dizuten tokitik hobe urrundu. Eta askoren elkartasun mutua ez da jada laguntza, ez da batere aski. Ezta ezkutuka adierazitako dolumina ere. Ferietan bada publikoari bere burua diana gisa eta botatzeko tomateak eskaintzen dizkion martiria. Gurean jada ez. Gurean jada jai.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |