|
|
|
EOS-k lehenengo aldiz egingo dio aurre gaur Shostakovitchen 13. sinfoniari
|
|
Xabier Elorriagak euskeraz errezitatuko ditu J. Jevtushenkoren oinarri poemak
|
 |
|
S.A. Bilbo
|
 |
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere 2006/2007 denboraldiko 9. abonu-programa ospatuko du aste honetan zehar eta bere errepertoriora Dmitri Shostakovitchen 13. Sinfonia, Babi Yar delako lan garrantzizkoa gehituz egingo du gainera. Gaur eskainiko dute lehen kon-tzertua Gasteizko Printzipal Antzokian, arratsaldeko 20:00etan. Orkestrak lehenbiziko aldiz intepretatuko dituen hogeita hamar obren artean daukagu. Estreinaldi honetarako, Orkestrak Xabier Elorriaga aktore gailenarekin lankidetzan aritu nahi izan du. Antzezle honek orkestra batekin izaera honetako proiektu bati aurre egiten dion estreinako aldia da. Arantxa Urretabizkaia idazlea izan da poemak euskarara moldatu dituena.
Hogeita hamar obra horiek denboraldi honetarako programataturiko errepertorioaren erdia suposatzen dute. Orkestraren aspaldiko ezaguna den Víctor Pablo Perez izango da kon-tzertu hauek zuzentzeaz arduratuko dena. Arutjun Kotchinian baxua, Xabier Elorriaga, errezitatzaile lanetan, Easo Abesbatza eta Andra Mari abesbatza ere izango dira programa honetan. Programa honi dagokion kon-tzertua bihar ospatuko da Gasteizen. |
|