Euskaltzaindiak osoko bilkura egingo du gaur Donostian, eta 25. aulkia betetzeko hautagaia bozkatuko dute euskaltzainek, Akademiako iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez. Jakina denez, otsailaren 23an, Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen osoko bilkuran, Aurelia Arkotxa euska-ltzain urgazlea proposatu zen, 25. zenbaki-hutsartea betetzeko. Hautagai bakarra aurkeztu zuten euskaltzainek, hots, Aurelia Arkotxa bera, Jean-Louis Davant, Emile Larre, Txomin Peillen eta Beñat Oihartzabal euskaltzainek proposatua. Beraz, gaur egingo den osoko bilkuran bozkatuko da.
Arestiri buruzko tesia
Aurelia Arkotxa (Baigorri, 1953ko urriaren 3-) euskal idazlea Nafarroa Beherean sortua da. Hendaian bizi da hamar urtetarik landa. Sortuz geroztik lotura estuak ukan ditu amaren familiaren jatorriarengatik, Nafarroa Garaiarekin eta bereziki Erriberarekin.
Letra eta Filologia ikasketak egin zituen Bordelen, eta Arestiri buruz egin zuen doktore tesia, "Imaginaire et poésie dans ‘Maldan behean’ de Gabriel Aresti (1933-1975)", 1993 Asju-k argitaratua. Euskaltzaindiako kide urgazlea da 2003 geroztik. |