|
|
Ondarroa Kamiñaldeko autoak kendu behar dira astelehena orduko
datorren astelehenean, apirilak 2, errepidea asfaltatzeko lanak hasiko dira Kamiñalde kalean. Hori dela eta Ondarroako Udalak dei egin die bertan autoa aparkatzeko asmoa duten guztiei egun horretako goizeko 07:00ak orduko bertatik ken ditzaten lanei ekin ahal izateko. I. A.Gernika-Lumo "Artea" antzezlana ikusi ahal izango da gaur Lizeoanasier hormaza, Ramon Agirre eta Joseba Apaolaza aktore ezagunak izango dira arratsaldeko 20:30etik aurrera Lizeo antzokian "Artea" lana antzezten. Yasmina Rezak egindako lana Txalo S. L. taldekoek interpretatuko dute. Sarrerak 10 euro balio ditu. I. A.Markina-Xemein Iban Zalduarekin solasaldia gaur herri bibliotekanarratsaldeko 18:00etatik aurrera Iban Zaldua idazleak hitzaldi-solasa eskainiko du herri bibliotekan. Irakurleen Txokoa ekimenaren barruan egiten den ekintza honetan "Etorkizuna" liburua izango du mintzagai Zalduak, 2006ko Euskadi Saria izan dena. I. A.
|
|