DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
31-03-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak D2 Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
1937: ofensiva sobre Bizkaia
Deslocalizaciones
Gure Iritzia
La sociedad enferma
Revista de prensa
Acerca de la politización del deporte
Planak egiten
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Planak egiten
Yolanda Arrieta
Opor usainez dator hil amaiera. Aste Santua kolore gorriz jantzi da egutegi guztietan. Hotelak plen, eski estazioak gainezka... Irteera-operazioez beteko dira aurki albistegiak. Autoz, karabanaz eta hasperen aspertuez, errepideak. Udaberriko atseden egunak iritsi dira dagoeneko, eta nora goazen galdezka hasita daude auzoan.

Hil berriarekin helduko da Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ere. Apirilaren 2an ospatzen da ospatu nahi den leku guztietan; Nazioarteko Eguna izateak ez duelako ezer bermatzen. Asko jota, gogorarazi.

Ez naiz ez, egun triunfalista bakar zalea. Letrak, kontuak, ilusioa, utopia edota xarma bezalako kontzeptuak egunez egun jorratu beharra dago, antzina apirila izenez ezagutzen dugun hilabetean lurrarekin egiten zen legez. Hortik jorraila, jorratzeko hila. Gaur, zapatu soil, korronte eta normal bat dugu aurrean, eta denetarik egindezakegu, goizetik gauera bitartean. Hala denez gero, gonbidapen bat egin nahi nizueke, opor giroa eta haur- kondairei erreparatzeko eguna atarian direlarik.

Gera zaitezte denok ohean, goxo-goxo, kontu-kontari, izan liburu batekin, izan ahotsaren doinupean. Murgildu zeuen ondokoekin denborarik gabeko paraje ezezagun horietan, eta disfrutatu hango balizko usainekin, gustuekin, koloreekin, pertsonaiekin... Itzultzean, gera zaitezte apur bat gehiago sabaira edo leihora begira, eta, ondoren, prestatu zeuen gustuko janaria. Dasta ezazue bihar beste ezer ez balego moduan.. Bazkal ostean, eguraldi txarra bada, zoazte zinera zeuen seme-alabekin, eta ikusi adibidez, Un puente hacia Terabithia izeneko filma. Konturatuko zarete nola istorio onek liburutik pantailara eta pantailatik bihotzera salto egin dezaketen.

Gaur ondo pasatzen baduzue, errepikatu bihar gaurko plana; ziur egon, ezberdin aterako dela-eta.

Eta ez izan beldurrik adikzioa sortzen badizue.

Bihotzak eskertuko dizue. Eta, zer esanik ez, zeuen inguru hurbilak.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |