 |
|
|
 |
Donostiako Foru Aldundian izan zen osoko bilkura. Gorka Estrada |
|
| MÁS INFORMACIÓN |
 |
|
|
 |
|
|
Aurelia Arkotxa euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
|
|
Filologia Hispanikoan lizentziatua, Arkotxak hainbat liburu eta artikulu idatzi ditu
|
 |
|
S. Atutxa Donostia
|
 |
Aurelia Arkotxa euskal-tzain oso berri da atzotik. Izan ere, Donostian egin zen osoko bilkuran, 25. aulkia betetzeko bozketa egin zuen Euskaltzaindiak, eta Arkotxa euskaltzain oso izendatzea erabaki zuten, Euskaltzaindiaren arautegiak agintzen duen gehiengo osoa lortu ondoren.
Joan den otsailaren 23an, Euskaltzaindiak Bilbon egin zuen osoko batzarrean, Aurelia Arkotxa euskaltzain urgazlea proposatu zen, 25. zenbaki-hutsartea betetzeko. Jean-Louis Davant, Emile Larre, Txomin Peillen eta Beñat Oihartzabal euskaltzainek proposatua izan zen.
Aurelia Arkotxa Baigorrin (Nafarroa Beherea) sortu zen, 1953ko urriaren 3an, baina haurtzarotik bizi izan da Hendaian.
Filologia Hispanikoan lizen-tziatua, Euskal Filologian doktoretza lortu zuen 1990. urtean. Tesia Bordeleko Unibertsitatean aurkeztu zuen, Gabriel Arestiren gainean idazten zen lehena, ‘‘Maldan behera’’ poemari buruzkoa: ‘‘Imaginaire et poésie dans ‘Maldan behera’ de Gabriel Aresti (1933-1975)’’.
Bordeleko Michel de Montaigne Unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedraduna da 2000. urteaz geroztik. Bordelen eta Baionako Fakultatean Literatura eta Literatur Teoria irakasten ditu. IKER-CNRSko ikerlari taldeko partaidea da.
2003ko urtarrilaren 31n, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen, eta Euskal-tzaindiko Literatura Ikerketa batzordeko kidea ere bada. Poemagintzaren alorrean, ‘‘Atari ahantziak’’ argitaratu zuen 1993. urtean; Grezia klasikoaz eta Egiptoko mitologiaz dihardu Arkotxak lan horretan.
Euskaltzaina eta idazlea
‘‘Maiatz’’ aldizkariko sortzaileetarikoa da, eta ‘‘Lapurdum’’ agerkari zientifikoaren zuzendaria da. ‘‘Argia’’ eta ‘‘Berria’’ komunikabideetan argitaratzen ditu artikuluak eta ‘‘Sautrela’’ programan ere kolaboratzen du. ‘‘Maiatz’’ aldizkarian ere maiz publikatzen du Aurelia Arko-txak, baita ‘‘Mazantini’’, ‘‘Zurgai’’, ‘‘Garziarena’’ eta ‘‘Hegats’’ aldizkarietan ere.
Ondoko liburuak argitaratu ditu: ‘‘Atari ahantziak’’ (1993), ‘‘Septentrio’’ (2001ean euskaraz eta 2006an frantsesez), ‘‘Antoine d'Abbadie, Pensées études et voyages de 1835’’ (1997, Patri Urkizurekin batera), ‘‘Euskal kritika gaur’’, Mari Jose Olaziregirekin batera (2002), ‘‘Imaginaire et poésie dans Maldan behera de Gabriel Aresti (1933 - 1975)’’, ‘‘Territoires oubliés des terre-neuvas labourdins des XVI et XVII èmes siècles. Horiez gain, "Mémoire des lieux, mémoire des mots à travers les routiers de Martin de Hoyarsabal (1579) et de Joannes Detcheverry Dorre (1677)’’ ere argitaratuko du. |
|