|
|
|
Maiatzean hasiko dira Munitibarko hilerri aurreko bihurgunea zuzentzeko lanak
|
 |
|
I. Alberdi Munitibar
|
 |
DATORREN HILAREN amaieran hastekotan dira Munitibarko hilerriaren aurretik igaro-tzen den errepidearen bihurgunea zuzentzeko lanak. Lan horiek, herria Ziortza-Bolibarrekin lotzen duen errepideari bihurgune arriskutsua kentzeaz gain, hogeita hamar aparkaleku ateratzeko ere balioko dute. Izan ere, hilerri aurrean ez dago leku nahikorik kotxerik uzteko eta «arazo handiak sortzen dira hileta egunetan edo Domusantuetan», Iker Belaustegi alkateak adierazi zuen moduan. «Bost edo sei kotxe uzteko lekua kanposantuaren aldamenean egingo dituzte, eta beste hogeita bost gaur egungo bidea kentzen denean, bertan geratuko diren lurretan joango dira», azaldu zuen Belaustegik.
790.135 euroko aurrekontua
Bihurgunea zuzendu eta gera-tzen den hutsunea leuntzeko lan hauek 790.135,90 euroko aurrekontua izango dute eta sei hilabeteko epean amaitzea aurreikusten dute.
Munitibarko Udala iaz hasi zen Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzegiten lan hau aurrera ateratzeko, eta hasieran udarako martxan hastea aurreikusten bazuten ere orain arte ezin izan diote heldu. |
|