DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
05-04-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Tras el invierno, viene una dura primavera
La España sacrosanta: el trono y el altar
Gure Iritzia
Los milagros
Balmaseda: la villa de los barbudos
Revista de prensa
El nombre de la cosa
ISPILUAK
Dicen...
Zirrikituetatik begira
ISPILUAK
Jasone Osoro
Eta tirania. Gauza bera edo antzekoa baitira ispilua eta tirania. Edo, bestela esanda, ispiluaren tirania. Nik dendan ikusten dut. Bezeroak galduta dabiltza askotan. Hasteko, dendan sartzen direnean ez dakite zer nahi duten, ez dute asmatzen zer aukeratu, zein gona geratzen den ondo kamiseta laranjarekin. Hor ibiltzen dira, dena lardaskatzen, dena nahasten, hartzen eta berriz uzten, edonon. Ez dakite zer den moda, zer den glamourra, zer den cool izatea, zer den afrusa izatea. Hitzok telebistan entzun izan dituzte, prentsan irakurri, baina ez dute oso argi zein den euren definizioa. Irizpide falta nabarmena da modaren noria aldakorrean, eta ez da harritzekoa. 80ko hamarkadan janzten ziren pitilloak gauzarik itsusiena ziren 90eko hamarkadan eta XXI. mendean berriz bihurtu dira "in", armairuan izan beharreko arropa. Garai bateko marrazki sikodeliko eta forma geometrikoak berriz daude ikusgai erakusleihoetan. Eta jendea galduta arroparen balantza kapritxosoan, deseinatzaileen sormen "iraultzailean". Lehenik, beraz, ezin asmatu zein eratan konbinatu jantziak. Eta gero, aldageletako trauma. Ispilu aurrean jarri eta ahate itsusi edo zisne ikusiko ote diren. Aukeraketak ondo ematen ote dien. Lotsagarri dauden edo jendearen mirespen begiradak jasoko dituzten kalean zehar. Bada, hau gutxi balitz, orain ispilu magikoak asmatu omen dituzte. Eta ez da txantxa. Itxuraz, New York-eko denda batean proban jarri dituzte aipatu ispilutxoak. Aurrean jarri eta ahots batek esaten dizu aukeratu duzuna ondo dagoen ala ez, ondo geratzen zaizun edo lodi egiten zaituen. Ispilua, noski, ordenadore bati konektatuta dago eta ordenadore horrek hainbat konexio egiten ditu, beraz, jendeak esan ahal dizu asmatu duzun edo modelitoa aldatzea komeni zaizun. Batzuek pozik hartu dute asmakizuna. Niri, ordea, atzera pausoa iruditzen zait. Lehen ere irizpide faltan bazegoen jendea, aurrerantzean ispilu magikorik gabe ez du asmatuko zer den gustu ona, koherentzia, estetika eta, batez ere, nortasuna izatea. Enfin.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |