DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
16-04-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Desenmascarar la democracia
Después del Aberri Eguna
Gure Iritzia
Volver
Niños, política y deporte
Revista de prensa
XXI. mendeko euskal hiria
La campaña ya está aquí
Dicen...
Zirrikituetatik begira
XXI. mendeko euskal hiria
Amatiño
Eskola-umea nintzela -zer esanik ez gurasoen gaztaroan- nabarmena zen kaletarren eta baserritarren arteko aldea, eraz, hizkeraz, janzkeraz eta, jakina, bizilekuz. Eta sekulakoa gero gure herri eta hirietako biztanleen distantzia físiko eta psikologikoa. Panorama erabat aldatu da. Gero eta txikerragoak dira baserrian, herrian edo hirian bizi direnen arteko diferentziak.

Mendebaldean behintzat, XIX. mendeko hiriak jakineko erdigunea zuen, non botore politikoa (udala), ekonomikoa (merkatua) eta erlijiosoa (eliza) begi bistakoak ziren. Etxeak ere, zenbat eta erdigunetik urrutiago merkeagoak ziren eta gizarte-maila apalago. Egonkortasuna zen XIX. mendearen ezaugarria.

XX. mendean, berriz, zentru publikoak garrantzitsu izaten jarraitu zuen baina hirien esparru pribatua auzoz kanpo zabaldu zen. Etxebizitzak han-hemenka sakabanatu eta giza-eremuak handitzearekin batera, zerbitzu publikoak eta pribatuak barreiatu ziren. Mugikortasunak itxuraldatu zuen XX. mendeko hiria.

XXI. mendean zehar, ohiko botereek indarrean jarraitu arren, euren zentralitate fisikoa galduko dute, teknologia berrien eraginez eta hiritarren zantzuak bertatik bertara jarraitu beharraren beharrez. Hurrengo belaunaldiak nekez bereiztuko ditu kalea eta baserria, hiri berriak ez du zentru fisiko jakinekorik izango, hipermerkatuak kale bazterreko denda txikia irentsiko du eta iritzi publikoa ez da herriko plazan erabakiko komunikabideetan baizik. Sare telematikoek eta garraio lasterrek egituratuko dute hiri berria.

Euskal Herrian, globalizazioaren eraginez munduan zehar nagusituko den modelu honen ondoriorik nabarmenena ez da bertako bost hiriburu nagusien zabalkunde hutsa izango, boston arteko distantziaren murrizketa baizik. Eta aldaketa morfologikoek ez dute urbanisten lana bakarrik eraldatuko, baita gure jokabide eta pentsamoldeak ere. Horretara, Bernardo Atxagaren aldarria -hiri kosmopolita versus herri etnikoa- ez da proposamen soila, gertakizun faktikoa baino.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |