Ortuko ilarrak agertu ziren atzo salmenta postuetan lehen aldiz, baina kiloa 4 eurotan zegoenez ez zen jende gehiegi ausartu erostera. Gainontzeko barazki gehienek, bestalde, emaitza bikainak lortu zituzten.
Azelga «pila» saldu zen -1,50 eta 2 euro artean kiloa-, eta letxugak -70 zentimo-, azak -1 euro-, porruak -1,50 eta 2 euro artean-, azaloreak -1,50 euro- edo espinakak -4,20 euro kiloa- barra-barra atera ziren.
Aurreko asteko jai egunean eman ziren emaitza bikainetara ez zen heldu eta horixe gertatu zen baba eta piper berdearekin ere. Lehenak 3,50 eta 4 euro artean zeuden eta atzokoan jendeak garesti iritzi zien. Gernikako piperrak merkeago egon ziren -2,25 eurotan dozena-, baina salmentak apur bat jaitsi ziren. |