DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
17-04-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Palabras de paz frente a sofismas incendiarios
¿Quién teme la e-democracia?
Gure Iritzia
El activo de la cultura femenina
No hay competitividad sin entrenamiento
Revista de prensa
Armas para un país en guerra
Hitzak eta hotsak
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Hitzak eta hotsak
Pili Kaltzada
Hitzak ez dira inozenteak, ezta hizlariak inozoak ere. Horrelaxe erantzun ohi zigun oratoria eta erretorikaren oinarriak gure buru gogorretan sartzea helburu zuen irakasle xahar hark. Hitzei erreparatzeko esaten zigun, esandako berben atzean zer intentzio zetzan ikusteko. «Hizketan ari zaizun hori ardi-larruz jantzitako otso beldurgarria baita», gaineratu ohi zuen. Gutariko bakoitzak orduko lezioez zein ikasbide atera zuen ez dakit, baina niri behinik behin, hitzen atzealdera begiratzeko ohitura (ia-ia bizioa dena) kutsatu egin zidan. Horixe da gaur aitortu nahi nizuen bekatua.

Ezker abertzaleak "errenda zurien" bitartez aurkezteko modua bilatzen diharduela diote hedabideek, "zuria" berbaren esanahi bikoitzari erreparatu gabe apika. PPkoek abertzale guztiak iruzurtiak direla diote, eta zintzotasuna ala ergelkeria dela zalantza egin dut nik. ETAren jarduna edozein dela, galdeketa egingo du Lehendakariak legealdi honetan. Horixe esan du asteburuan gure artean sona dezente duen komunikabide baten. Suziria jaurti du, eta berealdiko eztanda entzun da hemendik aski urrutira ere. Iragarpena "mehatxua" bilakatu da Madrilgo hedabideetan, "ohartarazpena" kasurik suabeenean. Ez nau harritu, egia esan, ohituta baikaude horrelakoak eta kalibre askoz potoloagokoak noiznahi entzuten. Ongi pentsatuta, orain artekoak behintzat, nahikoa erantzun "dotoreak" izan direla esan liteke. Hitzaren zentzurik zabalean, manipulazio zuria, bederen.

Hauteskunde-kanpainaren bezperatan gaudela gogoratu dut bat-batean, azken bolada luzean besterik izan ote den pentsatzea bidezkoa bada ere. Ez da garai egokia erretorikaren eta oratoriaren harribitxien bila aritzeko. Egi bakar eta berdaderoa saldu behar digute, eta guk, botoen bitartez, erosi. Nolanahi ere, egia gehienek egiatzat jotzen duten dena delako hori baino ez da. Eta "gehienak" oso erraz aldatzen dute beren egia denboraren poderioz.
PROMOCIONES  
8 RECIPIENTES AL VACÍO
Sácale más provecho a tus comida. Este 11 de enero primera entrega.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |