DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
20-04-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Azkena
Iritzia
Gure Iritzia
Ahoan muga
Dicen...
Protocolo de colaboración lingüística
Badator Euskal Herria berria?
Alianza de civilizaciones
Coffee denontzat
Gutunak
Mesa de redacción
Ese mentiroso
Zirrikituetatik begira
Ahoan muga
Xabi Larrañaga
GURE poeta gorena honela hasten da Entonces izenekoan: "Hay muchas maneras diferentes / de hacer feliz / a una mujer / (los grandes almacenes están llenos de ellas)...". Hitzok nahiko izan dira inkisidore moderno batzuek lupa garbitu eta interneten salaketa egin dezaten.

Baten batek misoginoa deitu dio, eta sentiberatasun eskasa leporatu, eta matxista dela ez du esan matxismoa arruntegia baita, etxekoegia. Matxistak sofatik eskua altxatzen du garagardoa eskatzeko, eta arriskutsua bainoago patetikoa da. Misoginoak, ostera, berba hotzez zuritu eta gogortzen du haren jokaera, eta eskua altxarazi garagardoa utzirik emaztea jotzeko.

Karmelo C. Iribarrenen poema zenbait neskato, neska, andre eta atsori -barka- erakutsi diot, eta batek baino ez dio balizko gizonkeriari erreparatu. Ez da haserretu, ez du iraintzat hartu, baina modu didaktikoan adierazi dit horrelakorik idazteak kalte izugarria egiten duela, eta kalteaz gain min, eta estereotipook erabiltzeak ez digula berdintasuna lortzen batere lagun-tzen.

Horrenbestez, galdetu diot ea bera emea -barka- izaki zentro komer-tzialen aipuak benetan mindu duen, ea zinez bere aurkako erasorik nabaritu duen, eta ezetz erantzun dit, badakiela literatura eta bizitza bereizten.

Itaunez beterik utzi nau. Zaragozan bazen zentsore frankista arraro bat, politikari buruzko artikuluetan dena onartu arren egunkariko gizarte kronikak buru belarri eta artaziak dantzari aztertzen zituena. Eta esbelta, bella eta preciosa hitzak ikusiz gero erruki barik ezabatu. Hiru alaba zituen ezkongabe, itsusi-itsusiak, eta ez omen zuen haientzako konpeten-tziarik nahi. Gaurko zentsoreak ez dira hain matxistak. Ergelak, berriz, hortxe-hortxe.

PROMOCIONES  
8 RECIPIENTES AL VACÍO
Sácale más provecho a tus comida. Este 11 de enero primera entrega.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |