|
|
|
Oizen haize- errota gehiago jartzen utziko du munitibarrek
|
|
Parke eolikoaren bigarren fase honetan bederatzi errota jarriko dira.
|
munitibar. Munitibarko Udalak Eolicas Euskadi enpresari Oiz mendi tontorrean haize errotak jarri ahal izateko lan eta jarduera lizen-tziak ematea onartu du, parke eolikoa egiteko lanak martxan jartzeko azken betekizun administratiboari baiezkoa emanez.
Aipatutako parke eolikoaren bigarren fasea izango da berau eta bertan bederatzi haize-errota gehiago jarriko dituzte Munitibarko lurretan -beste bi Berrizeko aldean kokatuko dira-. Hala ere, enpresak izango du lanak egiteko ardura, eta baita proiektuaren eraikitze epeak betetzeko beharra. Onarpena, dena dela, baldintza batekin eman du Munitibarko Udalak: 37 dorrea kokatzen den parajean, San Kristobaletako jaiguneko espazioan, "berau berriz planteatzeko edo kentzeko eskaria egin dio Eolicas Euskadiri", Iker Belaustegi alkateak adierazi duen moduan. Erabakia, "EAJ alderdiaren aldeko hiru botuekin hartu zen".
Oiz mendian hogeita hamar haize-errota jarri zituzten 2003 urtean eta oraingoan, beste bederatzi berri ezarriko dira. >I.A. |
|