DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
24-04-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
¿Cree que el proceso de paz todavía se puede recuperar?
Las elecciones francesas se juegan en el centro
Bolivia, Chile y el héroe con apellido vasco
Vida en la universidad
Según
Ideario escolar y salud mental
Sinboloak
Zirrikituetatik begira
Sinboloak
Sinboloak sortzen ditugu barruan daramagun dena delako hori azaltzen zailegi gertatzen zaigunean. Sinboloek errazago bihurtzen dute guztia: esanahi propioak erantsi ohi dizkiogu sinboloari, eta esangura anitzekoa bihurtzen da. Jainko eta jainkosen pare jartzen gaituzte sinboloek: errealitatea birsortzeko aukera emanez, izan ez den, edo izan zitekeen errealitate hori sortzekoa.

"Nire herrian bertan hasi zen Gerra handia. Gernikarra naiz, edo Gernika ondoko herri txiki batekoa, zehatzago esanda". Manu Leginetxe maisu handiak hitz hauekin ekin zion Bigarren Mundu Gerraren kontakizunari "Zitalkeriazko urteak" izeneko bere liburuan. Gerra gertatu zenik ez du inork zalantzan jarriko; nabarmenak dira oraindik gertakari lazgarri hark utzitako erretenak. Orain, ordea, bonbek herria eta itxaropena suntsitu zuteneko urtemuga datorrela eta, datu berriak ezagutu ditugu apirileko goiz argitsu horretan zehazki zer gertatu zen ulertzeko. Zelan planifikatu zen erasoa, nork eman zuen agindua, zer asmorekin eta zein ondoriorekin, beste hainbat xehetasunen artean. Garrantzitsua da hori guztia, lotu gabeko mutur horiekin harilkatzen baita historiaren mihisea.

Garrantzitsua da, bai, baina axola gutxikoa jadanik. Datu hotzetatik haratago doa sinboloa, gertatu zena baino askoz gehiago da Gernika. Historiaren mihise hori Picasok islatu zuen izuaren eta lotsaren horma-irudia bilakatu baita.

Berbarik gabe mintzo ohi dira sinboloak. Daturik gabeko kontakizuna osatzen dute. Kolorerik gabeko ostadarra osatzen dute. Isiltasunaren garrasia entzunarazten digute. Begiak itxita dituzula, sinboloek errealitatea ikusarazten digute. Negar malkorik isuri gabe, etengabe, betirako negarrez diharduen herriaren mintzoa.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
TU COFFEE SHOP EN CASA
Consigue con DEIA esta fantástica cafetera y saborea deliciosos espressos.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |