|
|
|
Zaurian piko
|
|
3.000 euro
|
|
Katixa Agirre
|
|
 |
lanean, autobusean, sofan eserita. Berdin da non zauden: haiek ez dute inoiz atsedenik har-tzen. Edozein ordutan deituko dizute. Zure bizitzan sartuko, zakarki.
-Egun on, Agirre anderea. Ez-dakit-zein bankutik deitzen dizugu.
-A, bai? -nik, eszeptikoki.
-Berri on bat emateko. Hautatua izan zara gure bankuko mailegu bat eskuratzeko: 3.000 euro nahi duzun horretan gastatzeko.
-3.000 euro? Ez zait interesatzen.
-Baina, Agirre anderea, ez diguzu ondo ulertu. Esan nahi dizudana da 3.000 eurotako mailegua tokatu zaizula, zuzenean, tramiterik gabe… 48 orduren buruan diru guztia zure kontu-korrontean izan dezakezu.
Bere irribarrea imajinatzen dut telefonoaren bestaldean, entusiasmoa kutsatu nahian.
-Ulertu dut, baina bihotzez diotsut ez zaidala interesatzen.
-Baina, baina, Agirre anderea, pentsatu beti dagoela zerbait. Ez didazu orain esango ez duzula zure ametsetako bidaia hori gauzatu nahi? Edota zure etxeko bainu-gela erreformatu? Edota ezkontza traje hori erosi? Guzti hori posible izan daiteke, 48 orduren bueltan.
Nire ametsetako bidaiaz ari da, nire bainu-gelan sartzen, nire ezkontza planeatzen! Hau gehiegizko kutsu pertsonala hartzen ari da.
-Baina, momentu bat -hain min-tzatzen da sutsuki, pentsatzen dudan benetan ez dudala zerbait ulertu-, eskaintzen didazuen hori mailegu bat da.
-Bai -irribarrea oraindik.
-Hau da, zuek esaten didazuen momentuan itzuli behar dudan dirua.
-Bai -ahapeka.
-Zuek nahi dituzuen interesekin, jakina.
-Bai, tira… -bere ahotsa mehe-mehe, apenas entzun daiteke.
-Bale ba, orduan sar ezazue zuen mailegu hori ipurtzulotik.
Azken hori ez diot bota, mila esker eta agur besterik ez dut esan. Azken finean deitzen didan neska gaixoa komunera joateko baimena eskatu behar duen langile azpikontratu eta seiehun-eurista horietako bat izango da. Ez da bere errua. |
|