DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
07-05-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gure Iritzia
La sombra de la Transición
Ocio para la vida
Gutunak
Dodotis
Mirar con lupa limitando la libertad
Juego interior
Estrategia
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Estrategia
Amatiño
Batasunak Garaikoetxeari erantzun ez arren, lehendakari zaharra izan da Batasunaren jokoa bete-betean salatu duen politikoa. Garaikoetxearen ustez, Batasunak eskubide guztia du nahi duen estrategia aukeratzeko, baina ez du batere eskubiderik, ostera, bere estrategia beste alderdiei leporatzeko.

"ETA, Herria zurekin" lelopean Batasunak erabaki zuen orain 30 urte espainiar eta frantziar Estatuak borroka armatuaren bitartez makurtaraziko zituela eta etekin politikoak atera. Bakoitzak jakingo du estrategia hura ona edo txarra izan ote zen, baina historiak erakutsi du euren estrategia besterik ez zela izan.

Orain bost urte EAJk, EAk eta EBk aukeztu zuten Eusko Legebiltzarrean Alderdien Legea errekurritu nahia, baina ez zen helegitea atera PSEk, PPk eta... Batasunak berak kontra egin zutelako. Nahi beste eztabaidatu daiteke zergatik hartu ote zuen Batasunak erabaki hura, baina zalantzarik ez gero Batasunaren estrategia baino ez zela izan. Ez behintzat hirukoarena.

Orain Batasunak bere hainbat ordezkari aurkeztu ditu ASB eta ANVren izenean. Adibidetzat baino ez, batek daki zergatik Batasunak sartu duen Nafar Legebiltzarrerako ANVren zerrendetan Arantza Santesteban --bere burukideen arteko emakumerik ezagunena--, baina ezin izango du esan behintzat bere estrategia ez denik.

Zenbaitek uste du Batasunak ez duela hauteskundeetan parte hartzerik nahi. Alegia, benetan Foru Legebiltzarrean parte hartu nahi izanez gero ez lukeela Arantza Santestebanik jarriko. Auskalo gero Batasunak parte hartzerik nahi duen, ez duen nahi edo hauteskundeen ondoko argazkiaren beldur den baina, hori bai, bere estrategia denik ezin uka.

Bakoitzari berea.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |