DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
07-05-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Edorta Jimenez artxiboko argazki batetan. Argazkia: Iban gorriti
Kultura
Alemanez argitaratuko dute euskal literaturaren bost liburuko bilduma
"La literatura alemana ha influido más que la castellana en los escritores vascos"
“En el tema de la Guerra Civil no hay que buscar venganzas, pero sí recordar a quienes fueron valientes”
60 años de revolución Dior
Alemanez argitaratuko dute euskal literaturaren bost liburuko bilduma
Edorta Jimenezen eta Arantxa Urretabizkaiaren lan bana izango dira lehenak.
ARANTZAZU DURAN
bilbo. Edorta Jimenez biraka dabil munduan zehar. Joan den astean Argentinan egon eta gero, Alemanian dago egun hauetan. Asteazkenean hasi ziren Alemaniako Pahl- Rugenstein argitaletxeak antolatutako irakurraldiak, eta hauetan, Gernikako bonbardaketaren urtemuga eta Edorta Jimenezek idatzitako Kilkerren hotsak (Susa, 2003) nobelari buruz hitz egin zen.

Atzo bukatu ziren ekitaldietan, Edorta Jimenezek Kilkerren hotsak lanaren alemanezko itzulpenaren pasarte batzuk irakurri zituen, aurtengo udazkenean Pahl-Rugenstein argitaletxeak argitaratuko duen liburuaren alemanezko bertsiotik hartutakoak. Christiane Bendelen eskutik etorriko da itzulpena, Der Lärm der Grillen izenburupean.

Ekitaldi hauetan Pahl-Rugenstein argitaletxeak Zubiak-Baskische Bibliothek literatura bilduma aurkeztu du. Datorren bost urteetan argitaletxe horrek urtero bi liburu argitaratu nahi ditu bilduma horren barnean, euskaratik alemanera zuzenean itzulitakoak.

Aurtengo udazkenean, Edorta Jimenezen Kilkerren hotsak, Der Lärm der Grillen eta Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria (Erein, 1998) Das rote Heft argitaratuko dira, azken hau, Jürgen Wolff-ek itzulita.

Literatura bilduma aurkezteko, liburuxka bat prestatu du Pahl-Rugenstein argitaletxeak, lehenengo bi izenburuei eta beren egileei buruzko informazio zehatza emateko. Horretaz gain, liburuxkak euskara eta Euskal Herriaren historia eta gaurko egoera ere azaltzen du, euskal literaturaren bilakaera eta egile eta joera garaikideei buruzko informazioa eskainiz, eta horren ahotsaren isla gisa, Hasier Etxeberriarekin egindako elkarrizketa bat.

Pahl-Rugenstein-eko argitalpen berriez gain, Alemaniako beste hainbat argitaletxek ere aurkeztuko dituzte orain arte plazaratutako euskal literaturaren itzulpenak, baita aurten argitaratzea aurreikusita dituztenak ere, Joseba Sarrionandiaren Lagun izoztua (Elkar, 2001) Der gefrorene Mann, besteak beste.

Hainbat internet helbide eta informazio baliogarria eskaintzeaz gain, liburuxkak erabilera praktikoa ere izan nahi du, irakurlea bai euskal literatura irakurtzera bai Euskal Herria bisitatzera animatuz.

Etorkizunean ekitaldi gehiago egitea aurreikusten da, hala idazleen hitzaldi eta irakurraldiak entzuteko eta kultur topaketetan parte hartzeko, nola Alemaniako eta Euskal Herriko erakundeekiko elkarlana sustatzeko, itzultzaileen prestakuntzan eta literaturaren zabalkuntzan jardunez.

Frankfurt, Bonn, Hannover eta Berlinen izan dira ekitaldiak, eta Pahl-Rugenstein argitaletxeaz gain, Frankfurteko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Departamentuak ere parte hartu du Frankfurteko ekitaldian; Berlinen, berriz, Gernika Elkarteak eta Alemaniako Idazle Elkarteak -VS-ak-, aipaturiko elkarteok ere antolatzaileak baitira.

Gernikako bonbardaketa hizpide zuten hitzaldi horietan, liburuaren irakurketaz gain, gertakariaren kokapen historikoaz eta bere familiaren berariazko bizipenaz ere aritu da Jimenez. Liburuak, fikziozko nobela izan arren, hainbat datu historiko ematen ditu eta, horien artean, Alemanian nahiko ezezagunak diren gertakari batzuk, ekitaldietan ere jorratuko direnak, besteak beste, Gerra Zibilaren garaian Bizkaiko kostaldetik gertatu ziren faxisten ihesaldiak, Königsberg eta Leipzig Alemaniar itsasontzietan.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |