DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
09-05-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
kostaldea
Los habitantes de Bermeo aprueban la gestión municipal
Ondarroako Alfa eraikinaren erabilera erabakitzeko ideia lehiaketa zabalik da
Ondarroako Alfa eraikinaren erabilera erabakitzeko ideia lehiaketa zabalik da
Parte hartu nahi dutenek uztailaren 27ra bitartean izango dute proposamenak aurkezteko aukera.
IÑIGO ALBERDI
ondarroa. Ondarroako Udalak Alfa eraikinari zein erabilera eman erabakitzeko ideia lehiaketaren arautegia argitaratu du. Honen bitartez hurrengo urteetan herriko turismoa eta zerbitzuak indartzea du helburu Udalak.

Hori dela eta Arrigorri hondar-tzaren gainean dagoen Udal eraikinari emango zaizkion erabileren artean derrigorrezkoa izango da ostatu eman eta eguneroko taberna eta jatetxe zerbitzua eskaintzea.

Proiektua aurkezteko azken eguna uztailaren 27a izango da eta bideragarritasun plana ere berarekin batera eraman beharko da. Aurkezten diren proposamenak baloratzeko zenbait irizpide prestatu du Udalak. Horrela, bideragarritasun ekonomikoak %40ko balioa izango du. Beste alde batetik eskainiko diren zerbitzuen ezaugarriak %30eko puntuaketa izango dute; proiektutik sortuko diren lanpostu kopurua %20koa; eta beste balora-tzeko irizpide batzuk ere izango dira kontuan %10eko garrantziaz. Hemen sar daitezke, adibidez, Ondarroa edo Lea-Artibaiko eskualdean hoberen egokitzen diren ideiak izatea.

Lehiaketan edozein enpresa zein adin nagusiko pertsona fisikok parte hartu ahal izango du, epai mahaiko partaideek edo Udalean edozelako kargu tekniko edo politikoak dituztenek izan ezik. Lehiaketan irabazle ateratzen den ideiaren sortzaileak 3.500 euroko saria irabaziko du eta Ondarroako biztanleen artean ere aparteko saria izango da. Horrela, herritarrek aurkeztutako ideia hoberenak 2.500 euro poltsikora-tzeko aukera emango du.

Dena dela, epaimahaiak erabaki lezake lehiaketak irabazlerik gabe uztea, ideien artean onartzeko gutxieneko kalitaterik duen proposamenik ez balego. Erabakia urriaren 8an argitaratuko da udal-erregistroan.

Lehiaketa ez da loteslea izango, beraz, irabazten duena ez da zuzenean eraikinaren ustiatzailea izango. Horretarako plegu bereziak argitaratuko dira lehiaketa publikoko oinarriak agertuz.

Epaimahaia Ondarroako alkateak zuzenduko du eta berarekin batera beste bi zinegotzi, Zatozte Merkatari eta Ostalarien Elkarteko ordezkari bat, Lea Artibaiko Garapen Agentziako ordezkari bat eta Udal idazkaria izango dira.

Alfa eraikina Arrigorri hondar-tzaren gainean dagoen Udal eraikina da. 1996an berritu zuten eta sotoa eta lau solairu ditu, beheko plantaz gain. Hasieran ikasleak itsas mundura hurbiltzeko ideiarekin sortu zen baina 2002an ostatu izatera pasatu zen. Zenbat Gara elkarteak bost urtez eduki du bere ustiapenaren eskubidea, eta iaz amaitu zitzaionean Udalak urte betez luzatzea erabaki zuen, lehiaketa hau egin ahal izateko astia hartzeko.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |