DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
09-05-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
La bolsa y la economía
Monseñor
Un pan bajo el brazo del TAV
San Frantzisko (IX)
Dicen...
Zirrikituetatik begira
San Frantzisko (IX)
Julen Gabiria
DUELA aste gutxi atxilotu zuten Ibrahim, Madrilen polizia bat tiroz hil zuen etorkinarekin harremanen bat izan zezakeelakoan. Ez zuen inolako harremanik, baina Bartzelonako polizi komisariara eraman zuten, eta handik Madrilera, eta handik Melillara. Berak ere ez du sinetsiko zelan, baina hanka bat Afrikan zuela, mugako polizia bat konbentzitu zuen berriro utz ziezaion Bilbora bueltatzen. Eta bueltatu da, hemen dago berriro.

Bizitza bidegurutzez betetako zidorra da. Seguruenik, beti bidegurutze okerra hartzen dugu; izan ere, bide bat hartzeak beste bi edo hiru bide baztertzera eramaten gaitu ia beti, eta handik kilometro batera beste bidegurutze bat, beste bi edo hiru bide alboan lagata, infinituraino. Seguruenik, gure bizitza ez da okerren pilaketa bat baino, New Yorkeko metroan begiak itxi eta edonora joatearen sentsazioa, oker batetik bestera alegia.

Ibrahimi bidegurutze bat agertu zitzaion Melillako muga hartan, hanka bat Afrikan zuela. Beharbada sekulako lana zeukan Afrikan zain, eta berak jakin ez. Beharbada miseriarik gorri eta latzena dauka hemen zain, eta berak jakin ez. Bien bitartean, Ibrahim eskuineko hankarekin irteten da goizero goizero Bilboko etxetik; ezkerrarekin zapalduko duela konturatzen bada, geratu eta pausoa aldatzen du.

Berak badaki bidegurutzeak aurkitu behar dituela, bila joan behar duela. Lana, maitasuna, edozer. Eskuin hankarekin zapaltzen du, beraz, eta pentsatzen du eguraldi hau perfektua dela neskalagunarekin paseoan joateko. Eta, Ibrahim kaletik doala, bere neskalagunak izan daitezkeen guztiei begiratzen die, bizitza aldatuko dion bidegurutzearen bila, hola guapa hola.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |