DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
18-05-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Siempre toca
Proceso de paz, manzanas traigo
Ni a la segunda
Un dilema para Benedicto XVI
Elecciones y paz
Itxuraz gai
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Itxuraz gai
Xabi Larrañaga
Azucena Abantoko modelo bat da. 24 urte ditu eta Barakaldon izandako lehiaketan Euskadiko Mejor Cuerpo Fitness First aukeratu dute. 88-61-90 zenbakiak ez ditu alferrik ezkuta-tzeko, eta gorputza gisa horretako azoketan erakusteko gogorik badu ez diogu eskubidea kenduko. Bilboko gauean bi adituk -lan zaila, bai, adituona- ezagutu zuten eta luze gabe moda munduan sartzeko gonbitea egin zioten. Eta hark zalantzak zalantza onartu.

Ez ziren, ordea, aditu bakarrak izan, herriko sozialistek ere goiz erreparatu baitzieten neurri haiei. Ez zuten Azucenaren ikasketen berririk, eta gehiago zekiten haren ipurdiaz haren ideologiaz baino. Eta hala ere edo, hobeto esanda, hain zuzen horrexegatik joan ziren harengana, ederra eta liraina zelako, dotore eta fina zelako, neska katxarroa zelako.

Hura kalean gora eta behera zihoala haiek ere tortikoliak jotzen zituen. Udal zerrendan azaltzea eskaini zioten opari edo, berriro hobeto esango dugu, mesedez agertzeko eskatu zioten, eta modeloak orduan poz-pozik baietz erantzun. Orain kultur zinegotzia izan nahi du. Bejondeizula, guapa.

Harrigarria da politikan eskarmenturik gabeko pertsona era horretan promozionatzea. Egunkari eta telebista guztietan ikusi dugu, eta arrosak alderdiko buruzagi gorenekin banatu ditu Bizkaiko hiriburuan, auzokorik ez duen lekuan baina begiak ez ezik botoak ere erakartzen.

Ez dut ezer Abantoren aurka, eta ziuraski bertako sozialisten zerrendan laugarren postuan izatea oso harro egoteko arrazoia da. Nago, berriz, neska arrunta izango balitz ez lioketela ez eskaintza ez eskaerarik egingo, eta arrunt itsusia izanez gero ez luketela hara-honaka eramango, apaingarri, lotsagarri. Feminismo gaurkotua, nonbait.
PROMOCIONES  
HAURRENTZAKO ZINEMA
DEIAk haurrentzako DVD bilduma berria auzkezten dizu, fantasiaz beteriko hamar kontakizun.
DISCOGRAFIA DE QUEEN
Toda la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros, cada viernes con DEIA.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
14 OBRAS FUNDAMENTALES
Disfrute con DEIA cada sábado de la colección Alfred Hitchcock.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Apuestas Deportivas | Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |