|
|
|
Udalak eta Eusko Ikaskuntzak akordioa sinatu zuten atzo
|
|
gernika-lumo. "Etorkizuneko ikerketak bultzatzeko asmoarekin", Gernika-Lumoko Udaleko Imanol Zubizarreta Kultur zinegotziak eta Eusko Ikaskuntzako Jon Kortazar Bizkaiko Lehendakariordeak erakunde bien arteko hitzarmena sinatu zuten atzo. Akordioaren funtsa Euskal Herriko faktore kultural, ekonomiko edota politikoen azterketa garatzeko ekimenak sustatzea izango da, eta jarduera nagusi bezala ikerketa zentroak urtero ikastaroak eta ekimenak antolatzeko konpromisoa hartu du. Lehena Ander Delgado historialariren Gernika-Lumo entre dos guerras lanaren laburpen euskeratua publikazioa izango da. Foto: i.a. |
|