|
|
|
Gernika-lumok euskara sustatzen jarraituko du
|
|
Udalak 'Berbalaguna' proiektua garatzeko hitzarmena luzatuko du.
|
gernika-lumo. Udalak eta AEK Euskara Kooperatiba Elkarteak, Berbalaguna proiektua garatzeko asmoz, 2004. urtetik indarrean dagoen hitzarmena urte betez luza-tzea erabaki dute, "euskararen erabilera sustatzeko asmoz". Honetarako Udalak 14.000 euroko diru laguntza eskeiniko du partida bereziez gain.
Luzapen honekin Berbalaguna programaren partehartzaileek proiektu honen barne antolatzen diren bilera, hitzaldi edota ekintzetan parte hartzen jarraitu ahal izango dute. Bere kudeaketa, bestalde, Euskara Zerbitzua, Udal Euskaltegia, AEK Euskaltegia eta Busturialdean Euskaraz Bizi Elkarteak osatutako Talde Eragilearen esku egongo da.
Proiektu honetarako Gernika-Lumoko Udalak 14.000 euroko diru laguntzaz gain bere aurrekontuaren 12.000 euroko diru-partidak bereziak burutuko ditu. Berbalagun progamarekin lotuta ekintza ezberdinak egiteko aukera dago adibidez ikasleei euskara sendotzeko jardurea alternatiboak, gainera "herritar guztiei zuzendutako ekintzak" direla azpimarratu dute arduradunek . Udalak esan bezala, proiektu honen helburu nagusia "herrian euskararen erabilpena sustatzea, eta euskara ikasten dauden pertsonek, edota euren euskera maila hobetu nahi dutenek, praktikatzeko aukera izatea da". >a.G. |
|