DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
23-05-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
VPO, un debate truncado
De pucheros
Eva: suerte y galopa
San Frantzisko (X)
Dicen...
Zirrikituetatik begira
San Frantzisko (X)
Julen Gabiria
Ehunka apunte ditut koaderno beltzean pilatuta. Ez du batak bestearekin zerikusirik, ez bada auzo honetan ikusi, entzun, usaindu edo sumatutakoak direla denak. Kaletik paseatu, begiak zabaldu eta barrura heltzen zaidan hori apuntatzea da kontua. Gero, atseden hartzen uzten diet ohar horiei, eta noizean behin bisita egiten diet berriro, zer moduz galdetzera eta ea istoriotxoren bat oparituko didaten jakitera.

Baina apunte laburrak dira, erabat, ezdeusak ezer sendoagoa sor-tzeko. Bururatzen zaidan gauza sendo bakarra auzoaren inbentarioa egitea da. Baina Georges Perecek beste inork baino hobeto egin zuen hori duela hogeita hamar urtetik gora (hain zuzen ere, horregatik egin zuen hobeto; horregatik, eta inor baino jenialagoa zelako, bide batez esanda), "Gauza asko daude Saint-Sulpice plazan" esaldiarekin hasten zen testu gogoangarri hartan.

Apunte solte horiei begira, tentazioa izaten dut nik neuk ere lan amaiezin horri ekiteko, kontaduria hutsaren asmoarekin. Izkina batean paratuko nintzateke, koadernoa esku artean hartuta, eta apuntatuko nuke Benny "Kid" Paret boxeolariaz etengabe min-tzatzen den zaharra, "loreak, tristura" esaten duen ume enigmatikoa, kotxe barruan lo egiten duen gizon txandalduna, polizia komikiak irakurtzen ezkutuan, jonkiak zapatila zuriekin, pasta-denda arabiarreko bezero eternalak, Arte Ederretako ikasle bat pastazko betaurrekoekin eta jaka luzearekin, eta bata jantzita kalera ateratzen den emakumea.

Bilboko leku bat agortzeko ahalegin honetan, konturatzen naiz ze ondo ematen duen jende klase honek hemen eta ez beste inon. Heriotzak hondartzako bainujan-tzien artean ondo ematen ez duen bezala.
PROMOCIONES  
CUENTOS DISNEY
Colección de cuentos ilustrados con los personajes de disney, actividades y juegos a todo color.
GALERÍA DE ARTE VASCO
Gratis con DEIA llevate la más grandiosa colección de arte del País Vasco.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
DISCOGRAFÍA DE QUEEN
DEIA te ofrece la discografía de QUEEN en exclusivos CD libros.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |