DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
24-05-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Teoría y práctica del pluralismo político
¿Euskalherria un invento?
Gutunak
El gato
A favor de la Policía Local vasca
Confusa claridad
Pasioa
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Pasioa
Jasone Osoro
BUFA, batzuetan manikia ote naizen zalantzak izaten ditut. Gaur, esaterako. Orain gutxi, nire eskaparate aurrean bikote bat paratu da eta musu amaigabe horietako batean itsatsi da. Sekula amaituko ez zutela zirudien. Ito behar zutela. Arnasarik hartzeko zirrikiturik ere ez zen apenas ikusten. Eta haien listua, mingainak, ezpainak eta hasperenak ikusi eta entzunda, neu ere ia berotu egin naizela esan behar. Horrek ematen dit niri inbidia gehien. Normalean ez zait batere inporta manikia izatea. Gehienetan zuok baino askoz lasaiago bizi naizela iruditzen zait. Baina, gaurkoa bezalako eszenak ikusten ditudanean, horrelakoetan pentsatzen dut akaso polita izango litzatekeela une labur batez besterik ez bada ere, gizakia izateko aukera edukitzea. Pasioa nire zainetan borborka sentitzea. Irakiten. Ze, ez naiz batere ikasia baina bizitzaren lekuko izateak asko irakasten du eta honez gero badakit pasioa dela bizitzaren motorra. Ez talentua, ez bokazioa, ez zortea ez ezer. Pasiorik gabe ez da deus lortzen. Bale, exageratu egin dut. Dena da beharrezkoa, talentua, ahalegina, zorte pixka bat eta baita pasioa ere. Zer da pasioa nork bere gaitasunean konfiantza osoa izatea baino. Pasioz musuka-tzen den bikoteak badaki maitatzen eta badaki maitatua dela. Saxofoia pasioz jotzen duenak badaki ondo jotzen duela. Futbolean pasioz jokatzen duenak badaki artista dela baloiarekin, eta futbol-zale amorratuek pasioz jarraitzen dituzte beren taldeko garaipenak. Pasioak ez du arrakastaren txartela eskuratzen. Baina pasiorik gabe egiten den edozerk askoz aukera gutxiago ditu arrakasta izateko. Bizirik dagoela sinistu eta bizitzaz disfrutatzen duen edonork badaki zer den pasioa. Eta nik, eskaparatearen alde honetan noiz edo noiz norbait hurreratu eta musu apasionatu bat emango didala amesten segituko dut. Batek daki une labur batez hezur haragiko bihurtzen nauen!
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |