|
|
|
Zalbideren sarrera ekitaldia, Donostian
|
|
Mikel Zalbidea ekainaren 2an izango da Gipuzkoako Foru Aldundian.
|
Donostia. Mikel Zalbide Elustondo euskaltzain osoak ekainaren 2an egingo du bere sarrera-hitzaldia Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da, Euskaltzaindiko iturriek prentsa-ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.
Gipuzkoako diputatu nagusiaren ongietorriaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurraren ondoren, Xabier Kintana Akademiako idazkariak ekitaldiaren nondik norakoa azalduko ditu.
Ondoren, Mikel Zalbideren sarrera-hitzaldia helduko da, "Pedagogoa Batzar Nagusietan. Hizkuntzen azterbideak, Iturriagaren argitan", izenburupean. Henrike Knörr euskaltzainak erantzungo dio, eta euskaltzain berriari domina eta diploma ematearekin bukatuko da ekitaldia. 1972an, artean ikasle zelarik, Elhuyar Kultur Elkartearen sortzaileetakoa izan zen: zientzia-tekniken alorreko lehen euskal aldizkaria sortzeaz gainera, irakaskuntzarako hainbat material prestatzen eta hitz-eraketazko azterlanak bideratzen hartu zuen parte.
1978an, Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Institutua (UZEI) sortu zenetik, zientzia-tekniken alorreko arduradun teknikoa izan zen. |
|