DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
29-05-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
El factor jihadista irrumpe con fuerza en el escenario libanés
Sensación agridulce
La batalla de Madrid
El becario
Objetivos estratégicos del gobierno Lula
Gernikako zirriborroak
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Gernikako zirriborroak
Pili Kaltzada
ez dakit zein unetxoan gertatzen den normalean. Zaila da esaten. Lanean hasten zaren momentuan, eskuartean darabilzun horrek luzaroan irauteko helburua izaten du. Dela idazlana, dela egitasmoa, dela marrazki edo denbora-pasako jolasa. Zaudenean zaudela, aurrera egingo duen zerbait sortzea duzu helburu. Iraungo duen zerbait. Halakoan, ordea, formarik gabeko hazi hori antzu bihurtzen da, ezdeusa. Zirriborroak sortzen dira, zirrimarrak. Hitz zatarra da inondik ere; ahoskera zailekoa, idazkera errepikakor eta gogorrekoa. Baina izaera bitxi eta menderakaitzekoa da zirriborroa. Zaramarako bidean abiatu ohi dira sortu orduko paper zirriborratuak, baina halako batean, patuari aurre egitea lortzen dute eta orduan, arte-lan bilakatzen dira.

Zirriborroak ekarriko dituzte Gernikara, hango Bakearen Museoan ikus dezagun zelan sortu zen, apurka-apurka, Madrilen baino ikusterik ez dugun obra osoa. Garaipen pirrikoa izango da, izatekotan. Picasso handiaren lana dagokion tokian oso-osorik ikusteko aukerarik ez dugu izango laster baten, baina Gernikara ekarriko dituzte koadroa taxutzean margolariak egin zituen hamaika zirriborroak. Ikusgarria edo ikusteko modukoa izango denik ez dut nik ukatuko, baina…

Baina handi bat sortu zitzaidan erakusketaren berri jakin orduko. Gehiago espero genuen, jakina. Izan ere, bonbardaketa bortitzaren urteurrenak eta horren kariaz adostu zen Bakearen aldeko Aldarrikapenak aukera egokiak ziruditen urteetan eskatutako berrezartzea gauzatzen hasteko. Gernika Gernikara zioen lelo hura gogoan, hain zuzen. Alabaina, oraingo hau ere, aurrekoak bezalakoxea izango da, hots, aukera galdua. Zirriborroekin konformatu behar. Albiste gazi-gozoa izan da. Hiztegiak ordea, itxaropenerako zirrikituak ematen dizkigu bilatu nahi izatera. Izan ere, zirriborroa ere bada gerora hobetu, findu eta doitu beharreko proiektua. Gertatuko denaren itzala izan daiteke, beraz.
PROMOCIONES  
COLECCIÓN HITCHCOCK
Disfrute cada sábado con las 14 obras fundamentales de Sir Alfred Hitchcock.
PORTÁTIL AIRIS
Sólo con DEIA este portátil a 0€ adquiriendo 36 meses de conexión a internet 3G.
EMOCIÓNATE CON KARAJAN
DEIA te ofrece una edición especial con los conciertos más emblemáticos de Karajan.
CÁMARA DIGITAL AIRIS
Captura tus mejores momentos con DEIA.
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona | Hosting |