Zornotza. Berrehun bat pertsona parte hartu zuten atzo arratsaldean Eubako auzoan (Orue) Aita Martzel Andrinua pasionistari egindako omenaldian. Ekitaldia 18:30ean hasi zen bertan ospatu zen mezarekin. Ondoren Auditorioan, omenaldiaz gain Aita Martzel Bertsolari liburua aurkeztu eta omenduari liburua oparitu zioten. Aita Martzel bertsotan aritu da bere bizitza osoan. Bere lagunak bertan egon ziren. Argazkia: j. garcia