|
miramon. Datorren igandean, Euskal Herriko XXXI. Dantza Txapelketa jokatuko da Seguran. 13 bikote izango dira nor baino nor oholtza gainean, 11 gipuzkoarrak dira, bat bizkaitarra eta bat nafarra. Telebista emanaldia 20an gauean izango da 22:45ean. EiTBko Miramongo egoitzan egin zen aurkezpenean Mikel Areizaga Segurako alkatea, Joxe Juan Ugalde Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko koordinatzailea eta Joxe Mari Otermin ETBko Programa zuzendariordea egon ziren. argazkia: deia |