| Gutunak |
 |
|
|
 |
|
Errespetua eskatzen, errespetatu barik
Orain dela bi hilabete g.g., Ondarruko EAk, udal hauteskundeetan beraien zerrendan joatea eskatu zidan, independiente moduan. Laguntzeko prest nengoen, onartu nuen eta bigarren jarri ninduten zerrendan. Hauteskundeen emaitzak ezagutzen ditugu eta Ondarrutarrek ez naute aukeratu. Bai EAkoek, familiakide, lagun edo galdetu zidaten guztiek argi izan dute nire iritzia lehenengo momentutik, hau da, nik ez dudala herritarrek eman ez didaten aulkirik beteko. Nire harriduraz, nire izen-abizenak ikusi ditut kaleetan, espainiar bandera azpian, lapur baten moduan ustezko, norbaitentzat presunto ere ez. Egia esan, lapur susmoarena baino, familikide batzuri haserre gehiago piztu die nire izena espainiar banderaren azpian ikustea. Etxeetan jaso dugu Ezker Abertzaleak egin dituen saiakerak Ondarruko egoera konpontzeko eta Unai Urruzunok izan duen ikaragarrizko agenda azken egunetan. HBko zerrenda buruak esaten ez duena zera da, bazekiela nire asmoen berri, Unai Urruzunok esan zion Karmele Antxustegiri, nik ez nuela inoren aulkirik hartuko. Gehiago, Ezker-Batuko ordezkariak ere bere asmoa publikoki azaldu zuen eta hor agertzen da. Zein da orduan ustezko lapurra? Zerrendan aurkeztu direnek eskubide guztiak izan arren, zergatik Ondarrun ez da egin Arrasaten, Hernanin edo Bergaran, adibidez, egin dutena. Jende multzo batek duen abertzaletasunataz ez daukat zalantzarik, baina ez nik baino gehiago. Beste gauza bat da, ezker hitza erabiltzen duten modua eta hortik, zoritxarrez, gero eta hurrutiago daude askok. Ondarrun, iritsi politikoen eta bizitza pertsonalaren artean dagoen marra oso pasatzea, batzurentzat erraza da eta horrela ez dugu giroa hobetuko. Hau al da HBk duen errespetua besteekiko, beraientzat eskatzen duten bitartean? Unai Urruzuno eta taldekideei gonbite bat luzatzen diet. Nik herritarren borondatea errespetatuko dudan moduan, beraiek ere berdin egin dezatela eta Ondarrutarrek nahi duten bezala, errespetua eskatu dezatela edozein pertsona mehatxatzen dutenean, kontenedoreak erretzen dutenean edo hiriko hormak pintatu eta kristalak apurtzen dituztenean. Ea denon artean gai garen, Ondarruk, herritarrek nahi duten itxura izan dezan, bai begien aurrean baita bihotz barruan ere. Azkenik, prentsaurreko bat bukatzeko, Joseba Pernachek erabili zuen esaldi batekin amaitzen joango naiz: "¿qué hay más legítimo y coherente que respetar la voluntad popular?". Egia, baina herriaren borondatea errespetatzea ez da murrizten udal hauteskundeetako aulkietara.
Joseba Maruri Badiola Ondarru
El remero amargado
De vez en cuando vemos en la tele o en la prensa aquellos gráficos de columnas en los que se dan a conocer las principales preocupaciones de los ciudadanos de un país. Una de ellas viene siendo, de forma repetida, el paro. Ahora bien, no sé a ciencia cierta si se refiere al paro como esas personas que se patean las calles buscando un empleo para subsistir -desgraciadamente esto es una realidad-, o bien al paro del que disfrutan algunos empleados dentro del trabajo que ya tienen. No sé, desempeño mi trabajo en una empresa en la que ocurre esto último. Como si fuera una barcaza río arriba, existen unos remeros que la hacen avanzar lo que buenamente pueden, mientras otros -los menos, gracias a dios- se encuentran en la parte de atrás chapoteando con los pies y tomando el sol relajadamente. Para mayor mofa, a la hora de comer también tienen su plato caliente e incluso algunos comen más que los demás. Lo peor de todo es que el patrón de la barcaza observa toda la escena con resignación y sin ánimo de cambiarla. En fin, creo que deberían incluir otra columna en esas gráficas informativas que se refiera al paro laboral, pero dentro de la misma empresa.
Daniel Lázaro Bilbo
|
|