lekeitio. Gora-Buru Elkarteak antolatutako Euskal Ezkontza antzeztuko dute bihar ehun lekeitiar inguruk. Eguerdiko 12:00etatik hasita, pertsonai desberdinez betetako kalejira Batzokitik Eskolapera joango da, Udaletxeko eskaileretatik igaro ostean plazan ezkontzaren notario-akta beteko dutelarik. Arratseko 19:00etan dantza saioa izango da Markina-Xemeingo Zerutxu taldearekin eta Dunbots fanfarrearekin. argazkia: ruiz de azua