DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
23-06-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Mundakan Tala inguruan ospatzen da San Joan sua. Foto: imanol fradua
kostaldea
EA y ANV se reparten las áreas del Ayuntamiento de Gernika-Lumo
Sua protagonista gaur Busturialde eta Lea Artibaiko udalerri gehienetan
Euskal Ezkontza izango da bihar Lekeition
Sua protagonista gaur Busturialde eta Lea Artibaiko udalerri gehienetan
jai giroa, musika eta dantzaknagusituko dira gaur herri guztietako san joan suen inguruan.
Argi Galbarriatu
gernika-Lumo. Heldu da dagoeneko San Joan gaua, udari ongietorria ematen diona eta Busturialdea eta Lea-Artibaiko herri gehienak suaz gain jai giroaz beteko duena. Hainbat herritan eta auzoetan ekintzez betetako egitarauak prestatu dituzte urteko gauerik laburrenean.

Musika ezinbesteko osagaia izango da gaur, fanfarrea eta herriko abestiez gain kontzertuak ere izango dira eskualde bietako hainbat tokitan. Mundakan, adibidez, herriko abesbatzak, txistulariek eta Gernikako Andra Mari koralak kontzertua eskainiko dute Andra Mari elizan 19.30ean; Gernika-Lumon, San Juan Ibarran Azken Jazz Band izango da ikusgai 20.30ean.

Jai borobila izateko janaria ere ezinbestekoa da, horregatik hainbat herrik sardinada, txokolatada, edota txorizo erreak prestatzen dituzte gau luze hau ezinhobeto igarotzeko, hauen artean Ibarrangelun, Kortezubin, Forun, Ean, Ereñon, Gautegiz Arteagan eta Muxikan.

Baina San Joan modu berezi batean bizi duten udalerriak ere badira eta arrazoi honegatik ezagunak dira Bermeoko edota Mundakako ospakizunak.

Bermeon adibidez bezperako jaiaren ostean erromeria egiten da Donieneko Gaztelugatxe baselizan, San Joan egunean; Mundakan Erreka auzoko Sorgin Txikiaren kalejira izaten da arratsaldeko 18:30ean umeen eskutik eta Talako sua izaten dira protagonistak ilun-tzean dantzekin batera, udalerriko San Pedroko jaietarako sarrera izaten dena.

Lea Artibaien ere, Aulesti eta Ziortzako jaiez gain, Markinako Amallo auzoan mus eta briska txapelketak jokatuko dira, ostean San Joanak sugarrak eta txapliguak izango dira gaueko 22:00etan.
PROMOCIONES  
PLANES CON NIÑOS
Una guía completa con 38 planes, áreas recreativas, parques de aventura... para animarnos a salir a la calle.
MARCANDO TENDENCIA
Este verano llénate de vida con este conjunto de pulsera, collar y pendientes.
CUADERNOS PIRENAICOS
La guía de ascensiones del Pirineo más completa. Con excursiones, travesías...
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |