|
|
|
San joan egunak ekitaldi ugari dakartza gaur herri batzutara
|
|
Aulesti, Bolibar eta Amallo, Markinan, jai giroan izango dira goizetik gauera arte.
|
Ziortza-bolibar. Txistularien kalejirarekin Bolibar izango da gaurko egitarauari hasiera emango dion lehena. Mezaren ostean Zerutxu dantza taldearen emanaldia izango da eta ondoren, kantuak arkupean. Eguerdiko 14:30ean herriko frontoiak herri bazkaria hartuko du, ostean Unzain anaien eskutik erromeria izango delarik. Eguna amaitzeko kontzertua eta dantza izango dira 22:00etan DJ Refereerekin.
Aulestin VIII. Sobra Txapelketa egingo da mezaren ostean. Hau amaitzerakoan XIX. Ipuin Topaketaren sari banaketa egingo da. Ostean dantzarien txanda izango da, herriko umeekin eta Erandioko Goialde taldearen emanaldiarekin. Arratsaldeko 18:00etan pilota partidak izango dira, bikoteka lehenengo eta Bigarren mailako finaleko errebantxa ostean, Galarza VI eta Urberuagarekin. Gaueko 23:00etan Amaiur taldearen erromeria izango da.
Markina-Xemeingo Amallon mendiko bizikleta lasterketa egingo da helmugaratzeko auzora igo behar izango delarik. Eguerdiko 14.00etan herri bazkariak animazio berezia izango du Xabier Silveira eta Mañukorta bertsolariekin. Gero arratsaldeko 18.30ean desafio handia jokatuko da Imintxola eta Anjel Armenoiz kirolariak alde batetik, Amalloko sei gazteren aurka, sei kirol desberdinetan. >I.a. |
|