|
|
|
Musika, folklorea eta jai giroa izango da nagusi bihartik aurrera Busturian
|
|
axpe auzora jende asko hurbilduko da aste honetan santiago eta santa ana jaiak ospatzeko.
|
busturia. Lau egun besterik ez baina jaiaz gozatzeko aukera ezberdinak ematen dituen egitaraua eskaintzen du Busturiak aste honetarako. Bihartik aurrera gustu desberdinak asetzeko moduko ekin-tzak izango dira Axpe auzoan Santa Ana eta Santiago jaiak ospatzeko.
Ohiturak markatzen duenez, Santiago eguna meza nagusiarekin hasiko da eguerdi aldera, Busturiako parrokietako abesbatzaren kantuek aberastuko dutena. Ondoren, ohorezko aurreskua eta dantza saioa eskainiko ditu herriko Irrintzi Alai Dantza Taldeak. Goizeko ekintzekin amaitzeko, berriz, trikitixa izango da tabernaz taberna giroa alaitzeko.
Arratsaldean, 18:30ean, kirolek hartuko dute protagonismo guztia Axpeko frontoian non eskupilota partidak, umeenak zein nagusienak, izango diren. Ostean, karrozen ekitaldia izango da kaleko antzerkiarekin batera, azken hau Trapu Zaharra taldearen eskutik burututakoa eta El pisito izenburua daramana.
Santa Ana egunean ere egitaraua potoloa izango da, goizeko meza eta dantza saioaren ostean umeentzako parkea zabalduko da eta arratsaldeari amaiera emateko idi probak izango dira frontoian.
Aurtengo jaiak asteburura arte luzatuko dira, egun hauetan kontzertuak eta sukalkia nagusituko dira. Ostiral arratsaldean batukada eta malabare saioak egongo dira, gau aldera Mac Jeara´s Band jazz taldearen txanda izango da, eta jaia berandu amaitu nahi dutenentzako Remix taldearen dantzaldia.
Larunbatean, berriz, sukalkiaren txanda izango da. Partehartzaileek goizetik hasi arren dena prestatzen lehiaketa eguerdian hasiko da. Arratsaldeko sari banaketa eta umeentzako jokuek amaiera emango diote jaiei. >a.G. |
|