 |
|
|
 |
Ken Zazpiko abeslaria kontzertu batean. Argazkia: artxiboa |
|
|
|
Ken Zazpiren disko berria, azaroan kalean
|
OIHUKA zigilupean, irailean ekingo diote grabaketari. Eñaut Elorrieta abeslariak esan duenez diskoan british-pop eta amerikako pop-rocka agertzen da.
|
 |
|
Sandra Atutxa
|
 |
Bilbo. Ken Zazpi Euskal Herriko pop-rock talderik esanguratsuenetakoaren disko berria iristear da. Azaroaren 10etik aurrera musika-dendetan egongo da salgai Ken 7 ren berriena Oihuka disketxetik iragarri dutenez.
Diskoa, Oihuka diskoetxeak kaleratuko du eta irailaren 3an Donostiako Elkar estudioan sartuko dira grabatzera eta urrian Los Angelesera joango dira diskoa nahastera eta masterizatzera.
Oihuka diskoetxeko iturriek adierazi dutenez, Eñaut Elorrieta abeslaria buru duen Ken Zazpi taldearen musikak british-pop eta Amerikako pop-rock indartsuaren ukituak ditu, baina batez ere kantu eta melodia itsaskorren bizitasuna du.
Berezitasun handia Ken Zazpi taldearen laugarren lanak berezitasun handi bat dakar. Izan ere, mundu mailako ekoizlerik ezagunenetarikoaren eskuetan utziko da diskoaren produkzioa: Rafa Sardina. Sardina Bermeokoa da, baina Los Angelesen bizi da eta han du After Hours izeneko estudioa. Rafa Sardinak oso bezero ospetsuak ditu. Bere estudioan grabatu ditu, besteak beste, Luis Miguel (zazpi disko), Macy Gray, Angie Stone, Stevie Wonder, Sheryl Crow eta Alejandro Sanzen zenbait disko.
Ekoiztutako lan horiek hamar Grammy Sari eskuratu dituzte, eta soinu-ingeniariaren Grammy Saria ere jaso du Alejandro Sanzen diskoagatik.
Ken Zazpi taldeak diskoa atera bezain pronto ekingo dio zuzeneko kontzertuei. Horrela, 2008ko maia-tza arte areto nagusienetan joko du, eta ondoren Euskal Herriko eszenatoki garrantzitsuenetan arituko da. Katalunian ere zerbait berezia egiteko asmoa dute.
Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da.
Taldearen jatorria Euren estreinako lana 2001eko maiatzean argitaratu zuten, Atzo da bihar izenburupean. Arrakasta handia izan zuen lehen lan honek, 20000 disko saldu eta talde ezagun izatera heldu zirelarik denbora gutxian.
Kontzertuz kontzertu ibili ondoren 2003an Bidean izeneko bigarren lana kaleratu zuten, aurrekoa baino trinkoagoa, gogorxeagoa eta KenZazpi estiloa egonkortu zuena. Aurreko lanaren marka guztiak hautsi zituzten eta Euskal Herriko kontzertu garrantzitsuenetan taldearen heldutasun eta estilo propioa erakutsi zuten bira arrakastatsu eta jendetsu batean. |
|