Donostia. Hernaniko Chillida-Leku Museoak haurrentzako ekintzak antolatu ditu Donostiako Haize Orrazia eskulturaren kokapenaren 30. urteurrena dela eta. Horrela, abuztuaren 6, 7 eta 8an, parte-hartzaileek sorkuntzaren prozesua ezagutu eta praktikara eramango dute eskultura proiektu bat museoaren espazioan landuz.
Tailer honek, Eduardo Chillidaren artelanera hurbilketa bat eskaintzen du, artistak hiri espazioarekiko izandako harremanaren bitartez. Tailerrean, parte-hartzaileen somaketa eta sormena garatuko dira, arte publikoa errespetatzen ikasiko da eta talde lana eta pentsamendu kritikoa garatu ere. Tailerrak arratsaldez egingo dira, 16.00etatik 19.00etara bitartean, eta parte hartzaileak 8 eta 12 urte bitarteko haurrak izango dira. Euskaraz eta gazteleraz egingo dira tailerrak, eta 30 haurrentzat plazak izango dira.
Izen-ematea educacion@museochillidaleku.com posta elektronikora mezua bidaliz edo 943 335 308 telefonora deituz egin daiteke, eta epea abuztuaren 3an bukatuko da. Prezioa 25 euroko da.
Lehenengo egunean, abuztuak 6, Chillida-Leku Museora bisita egingo da, eta parte-hartzaileek eskulturentzat espazioak duen garrantzia behatuko dute. Eskulturen sormen eta kokapenean espazioak duen garrantziaren adibide gisa, Haize Orrazia obraren historiaren ezagu-tza, argazki, plano eta mapa erabiliko dira, obraren 30. urteurrena ezagutzera emanez. Beraien inguruan, herrian, hirian, auzoan edota museo bertan, eskultura bat jarriko luketen leku bat erabaki beharko dute, eta aukeratutako lekuaren deskribapen idatzia eta marrazkia egingo dute.
Abuztuak 7, aukeratutako lekurako sortuko luketen eskulturaren erabakia hartuko beharko dute parte-hartzaileek. Eskulturaren deskribapen idatzia eta marrazkia, azken lanaren bozeto gisa. Parte-hartzaile bakoitzak marrazki, aukeratutako leku eta eskulturen aurkezpena egingo du gainontzeko ikaskideen aurrean, eta aurrera eramango duten bozeto edota ideiaren erabakia taldean hartuko da. Azkenik, abuztuak 8, aukeratutako espazioaren 3Dko maketaren eta eskulturaren sorkuntza egingo da taldean, eta eskultura kokatuko da maketan. >Efe |