DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
28-06-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Iritzia
Gutunak
Gure Iritzia
Salir también de la taquilla
¿A quién temen los poderosos del mundo?
En cristiano
Banoa
Dicen...
Zirrikituetatik begira
Banoa
Jasone Osoro
lekuz aldatzen naute. Berriz ere. Manikia izateko gizaki askok baino dezente gehiago bidaiatu dudala esango nuke. Eskaparatez eskaparate izan da orain arte. Aitortzen dut ikuspegi mugatua izan dudala, enkuadre bakarrekoa. Baina, halere, gehienok uste duzuena baino gehiago ikus daiteke leiho txiki honetatik. Azken batean, ikusteko gogoa izatea da inportanteena. Entzuteko gogoa bezala, hitz egiteko gogoa bezain inportantea. Ezertarako gogorik ez duenak ez dago bizirik, denborak ihes egiten dio zirrikitu guztietatik eta sentsazioa dauka bizitza aspergarria dela, egun guztiak bertsuak direla. Aldiz, ohean etzanda egon arren, leiho txikitxoenetatik begiratzeko gai denak eta begiratzen duenak, bere begien aurrean dozenaka, ehunka gauza gertatzen direla ikusi ahal izango du. Bi jarrera daude bizitzan: aktiboa eta pasiboa. Eta aktiboak dira gehien gozatzen dutenak, gehien sufritzen dutenak eta hizki maiuskulekin bizi direnak. Horregatik diot nire erakusleihoetatik ikusi izan dudan bizitza erraldoia izan dela beti, matizez betea, kolore anitzez margotua, usain gozoz lurrindua. Eta horiexek izan dira kontatu dizkizuedanak.

Orain banoa. Eskaparatez aldatuko naute. Edo ez. Egia esan, oraingo honetan emakume xelebre batek hartu nau besoetan eta Cadillac deskapotagarri gorri ikusgarri batean sartu nau. Bidaia luzea egiteko asmoa duela uste dut eta bakarrik joan baino nahiago omen du konpainian. Nahiz eta konpainia hori maniki batena izan. Ni neu. Greta. Batek daki zer-nolako pasadizoen lekuko izango naizen deskapotagarri honen barruan eserita. Auskalo zer biziko dudan emakume bitxi honen aldamenean. Akaso izango dugu aukera aurrerago berriz ere elkartu eta horiek denak kontatzeko. Akaso. Bien bitartean, bidaia ona izan dezazuela eta begiratu, entzun, hitz egin, sentitu. Enkoadrea baino inportanteagoa da jarrera. Ez ahaztu. Plazera izan da sei hilabeteotan zuen begi bihurtzea. Muxuak.
PROMOCIONES  
PLANES CON NIÑOS
Una guía completa con 38 planes, áreas recreativas, parques de aventura... para animarnos a salir a la calle.
MARCANDO TENDENCIA
Este verano llénate de vida con este conjunto de pulsera, collar y pendientes.
CUADERNOS PIRENAICOS
La guía de ascensiones del Pirineo más completa. Con excursiones, travesías...
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |