DEIA
Registro | Conectar
ULTIMA HORA EDICIÓN IMPRESA SUPLEMENTOS ESPECIALES CANALES SERVICIOS
28-06-2007
Herrialdeak Gizartea Iritzia Politika Mundua Ekonomia Kirolak Begira Telebista Azkena
Agustin Ramos eta Juan Ignacio Vidarte. argazkia: deia
Kultura
Audiovisuales en alta definición
El Gobierno vasco destina 9 millones de euros a las audiovisuales
EHUko Arte Ederretako ikasleek eta Abigail Lazkozek bat egingo dute Guggenheimean
EHUko Arte Ederretako ikasleek eta Abigail Lazkozek bat egingo dute Guggenheimean
Lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu zuten atzo, 1998. urtean hasitako elkarlan ibilbide sendotuz.
S.atutxa
Bilbo. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederretako ikasleak Abigail Lazkoz artistarekin arituko dira lanean Guggenheim Bilbao Museoko Bakoitzaren nahiera erakusketarako egingo duen obran. Ekimen hau Guggenheim Bilbao Museoak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barnean kokatzen da.

Museo bilbotarrak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak lankidetza-hitzarmen berri bat sinatu zuten atzo, 1998. urtean hasitako elkarlan ibilbide luzea sendotuz. Helburua, orain ere, arte plastikoak kulturalki sustatzea eta "Arte Ederren sustapena eta hedatzea" da.

Hitzarmena sinatzen, Agustin Ramos EHUko Arte Ederren Fakultateko Dekanoa, Jose Maria Herrera EHUko Unibertsitate Hedapenerako Dekanoordea eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusia izan dira.

Bi erankundeen arteko lankide-tza-hitzarmen berriak hainbat ekimen hartzen ditu bere baitan. Ba-tzuk elkarrekin garatu izan dituzte museoa ireki zenetik, hala nola, praktiketako ikasleen programa. Honi esker, Arte Ederren Fakultateko 625 ikaslek lan-errealitatea ezagutu ahal izan dute museoaren alor ezberdinetan lan eginez.

Uda ostean Beste ekimen batzuk, ordea, uda ostean hasiko direnak, berriak dira eta museoak sortutako arte-jarduera interesgarrietan parte hartzeko aukera emango die Arte Ederretako ikasleei.

Hala, errealitate artistikoarekin harremanetan egongo dira curriculuma zabaldu eta heziketan sakontzen duten bitartean. Gainera, aukera askeko kredituak lortu ditzakete baita ere.

Zentzu honetan, nabarmentzekoa da museoak Arte Ederren Fakultatean izena emandako ikasle guztiei ematen dien aukera. Honi esker, 30 bat ikaslek (70ek egin zuten eskakizuna) Abigail Lazkoz (Bilbo, 1972) artistak urriaren 16an inauguratuko den Bakoitzaren nahiera erakusketarako egingo duen artelanean lagunduko dute irailaren 24tik urriaren 11ra bitartean.

Rosa Martinezek komisariatutako erakusketa honetan hainbat euskal artista garaikideren lanak egongo dira ikusgai. Lazkozek Azken joeren 130.000 urte obra aurkeztuko du, lurperatze irudien

bidez artistak heriotzaren gaia jorratzen duen murala.

Lazkozen hitzetan, artelana alde batetik "beldurren exorzismo pertsonal moduko bat" da, eta bestetik, "Sanchez-Cotan bezalako egileen pintura klasikoaren baliabideei omenaldi librea".

Gainera, Guggenheim Bilbao Museoak eta Arte Ederren Fakultateak sinatutako hitzarmenak, ikasleen heziketarekin paraleloki doazen jardueren garapena jaso-tzen du, adibidez, elkarrekin antolatutako hitzaldiak, mintegiak, ikastaroak eta abar.

Topaketa Lankidetza honen adibide argia da VIII. Arte eta Kultura topaketen barnean, Guggenheim Bilbao Museoan uztailaren 11ean eta 12an ospatuko den Artea eta sormena: adimenaren islak udako ikastaroa. Publiko orokorrari zuzendua dago eta Josu Rekalde artistak eta EHUko Arte

Ederren katedradunak eta Marta Arzak Guggenheim Bilbao Museoko Hezkuntza eta Interpretazio Saileko zuzendariordeak koordinatu dute. Ikastaroaren helburua mapa bat sortzea da, non sormenaren, hezkuntzaren eta artearen zenbait alderdik jardun psikologiko batzuekin (arteterapia, jardun psikomotoreak edo hezkuntza sortzailea) bat egiten duten.
PROMOCIONES  
PLANES CON NIÑOS
Una guía completa con 38 planes, áreas recreativas, parques de aventura... para animarnos a salir a la calle.
MARCANDO TENDENCIA
Este verano llénate de vida con este conjunto de pulsera, collar y pendientes.
CUADERNOS PIRENAICOS
La guía de ascensiones del Pirineo más completa. Con excursiones, travesías...
SUSCRIPCIÓN A DEIA PAPEL
Subscríbase a DEIA para recibir nuestro periódico todos los días en su casa
Más promociones...
Acerca de Deia Suscríbase al periódico DEIA Promociones Publicidad Contacto Mapa web Añadir a favoritos
© Editorial Iparraguirre  |  Aviso Legal  |  Privacidad
Enlaces recomendados: Peluquerías | Pintores | Muebles de cocina | Casa rural | Apartahoteles | Informática | Pisos e imbobiliarias | Tiendas de deportes | Hogar y reformas | Electrodomésticos | Concesionarios | Traducción | Farmacias | Floristerías | Agencias de viaje | Psicólogos | Hoteles en Navarra | Piscinas | Seguros | Abogados | Trabajo | Hoteles en Madrid | Hoteles en Barcelona |